Tubacex enpresak %39,8ko igoera izan du 2014ko lehen seihilekoaren mozkinetan

Tubacex-ek, soldadurarik gabeko hodien esparruan munduko bigarren ekoizlea den enpresa, 2014ko lehen seihilekoa bukatu du 17,9 milioi euroko mozkinekin, zergak ordaindu baino lehen. Horrek suposatzen du %39,8an gainditu dituela 2013ko datuak. 2013. urtean etekinak 13,7 milioikoak izan ziren, aurreko urtean baino %28 gehiago.

Tubacex-ek, soldadurarik gabeko hodien esparruan munduko bigarren ekoizlea den enpresa, 2014ko lehen seihilekoa bukatu du 17,9 milioi euroko mozkinekin, zergak ordaindu baino lehen. Horrek suposatzen du %39,8an gainditu dituela 2013ko datuak. 2013. urtean etekinak 13,7 milioikoak izan ziren, aurreko urtean baino %28 gehiago.

Urtarrila eta ekaina artean enpresak 276,6 milioi euroko diru sarrerak izan ditu salmentak direla eta. Datuak pasa den urtekoak baino apur bat baxuagoak dira, aleazio-errekargu gutxiago ezartzen baitzaio hodiei lehengaien salneurriak direla eta, nikela bereziki.

Laudion egoitza duen enpresak adierazi du: “nahiz eta salmentetan emandako jaitsiera txikia, Tubacex-ek bere emaitzak eta seihileko ratioak hobetu ditu premium produktuen salmentan babesturik eta konpainiak garatutako enpresa-bikaintasun programak direla eta”.

Jesus Esmorís kontseilari delegatuak azaldu du 2013-2017ko Plan Estrategikoa berrikuskatzea erabaki duela eta helburuak urte bat aurreratuko dituzte, 2017rako aurreikusita zituzten helburuak 2016an beteko direlarik.

Hodiak ekoizten duen taldearen langileek produktibitate handia mantentzen dute.. 2013an langile bakoitzeko batezbesteko salmentak 284.617 eurokoak izan dira. Aurreko urtekoak baino apur bat gutxiago; 287.483 euro. Azkenengo laurtekoan (2010-2013) behargin bakoitzeko produktibitateak %40,74 igo da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide