Emergentzia sozialeko laguntzak eta balioezintasunarekin lotutakoak eskatzeko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2014ko uzt. 28a, 09:32

Emergentzia sozialeko laguntzak Udalaren oinarrizko zerbitzu sozialean eskatu daitezke urtea bukatu bitartean. Besteak beste, etxebizitzaren alokairua eta kredituak ordaintzeko, elektrotresna edo altzariak konpontzeko eta oinarrizko beharrekin lotutako gastuei aurre egiteko eskatu daitezke laguntza hauek. Eskaera egin ahal izateko irizpideak Eusko Jaurlaritzak finkatzen ditu urtero. Informazio gehiago jasotzeko Udalaren zerbitzu sozialera jo daiteke.

Balioezintasuna duten pertsonentzako laguntza eskatzeko epea, irailaren 19a arte izango da zabalik. Deialdia Arabako Foru Aldundiak zabaltzen du baina eskaera Amurrioko Udalean bertan ere egin daiteke. Laguntza jasotzeko, eskatzaileak bere balioezintasun egoera aitortua izan beharko du.

Laguntza mota hau balioezintasuna duten pertsonen autonomia eta bizitza kalitatea hobetzera zuzenduta dago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide