Arabako Merkatariak biltzen dituen erakundeak zabaldu duen ohar batetan adierazi duenez, ordutegien liberalizazioak helburu bakarra du, espekulazioa handitzea.
Elkarte honek ezagutzera eman duenez, 2012an, Ikusmer, Euskal Merkataritzaren Behatokiak, ikerketa bat egin zuen. Ikerketa hartan, euskal erosleen gehiengoak ordutegi eta egutegien aldetik, euren beharrak aseturik ikusten zituztela azaleratu zen. Horrez gain, erosleek ez zuten uste jai-egunetan zabaltzeak kontsumoaren igoeran eragin handia izango zuenik.
Arabar Merkatarien aburuz, Madrilgo Gobernu Zentralak, euskaldunenak diren konpetentzietan eskua sartzen saiatzen ari da, dekretu eta mehatxuak erabailiz. Kasu hauetako adibiderik aipagarriena Bilbon gertatutakoa izango litzateke, non turismoaren sustapenaren aitzakia erabiliz, ordutegiak eta egutegia liberalizatzen saiatu egin dira.
Merkatariek adierazi dutenez, ordutegi eta egutegiaren handitzearekin, salmentak ez dira handiagotuko, egunen artean banatuko baizik. Neurri hauek berriz, onura handiak ekarriko dizkio merkatal zentru handiei, izan ere, hauek asteburuetan jasotzen dute jende kopuru gehiena.
Era berean guzti honek, lanpostu asko desegingo ditu merkataritza formatu txikietan, esparru handien alde, esparru hauetan sortuko diren lanpostuak baldintza baxukoak izanik.
Testuinguru honetan, merkatariek , ez dute ulertzen zergatik hainbat erakundeetatik horrenbesteko bultzada ematen ari da merkataritzaren ordutegien liberalizazioetarako, industria edo hostalaritza bezalako beste sektoreetan, politika erregularizatzailea jarraitzen ari den bitartean.
Bukatzeko gure herrialdeko merkatariek, hiri eta herri merkataritzaren garrantzia azpimarkatu dute, sektore hau gizarte, ingurumen eta ekonomia orekatu, iraunkor eta jasangarri bat mantentzeko egiten duen aportazioa dela eta. Merkataritza eredu hori, hauen esanetan, arriskuan egon daiteke, izan ere ordutegi eta egutegi neurri hauek merkataritza zentru eta esparru handiei bultzada ematea dute helburu.