Artziniega eta Amurrioko udalek helegiteak aurkeztu dizkiote Aldundiaren Lurraldeko Garraio Plan berriari

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gotxi Kastrexana 2014ko uzt. 25a, 13:00

Arabako Foru Aldundiak lurraldeko garraio-plan berria lantzen ari da, zirriborroari helegiteak aurkezteko aukera zabalduz. Aiarako Alderdi Popularrak adierazi duenez, garraioa, orain arte heldu ez den lekuetara zabalduko da, maiztasunak txikituz eta bidaien denbora murriztuz.

Arabako Foru Aldundiak lurraldeko garraio-plan berria lantzen ari da, zirriborroari helegiteak aurkezteko aukera zabalduz. Aiarako Alderdi Popularrak adierazi duenez, garraioa, orain arte heldu ez den lekuetara zabalduko da, maiztasunak txikituz eta bidaien denbora murriztuz.

Plan berriarekin ezadostasuna adieraziz, Artziniega eta Amurrioko alkateek, Agurtzane Llano eta Josune Irabien, helegiteak aurkeztu dituzte eta Aldundiara hurbildu ziren hauen zergatia azaltzera. Haien aburuz, De Andresek gidatzen duen gobernuak aurkeztu duen planak ez du oraingoa hobetuko, horregatik, Artziniega eta Amurrioko erabiltzaileen kezkak bideratu dituzte helegiteetan.

Amurrion ikasten duten bigarren hezkuntzako ordutegietara moldatzea proposatu du Agurtzane Llanok. Horrekin batera, bus aldaketen denbora murriztea eskatu du, erabiltzailea itxaroten ordu erdi baino gehiago egon ez dadin eta  ibilgailuak herriaren beharretara tamaina aldetik egokitzea. Aldi berean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako garraioak erabili ahal izateko txartela sortzea proposatu du Llanok, prezioen berrikuspena eginez.

Josune Irabienek, Gasteizko erdigunean dauden geralekuak mantentzea eskatu du, Larrinbe eta Lezamakoak mantenduz eta San José auzoan bat sortuz. Aldi berean, erabiltzaile kopuru handien daukaten autobusak indartzea proposatu du, langileetara egokitutako ordutegiaren zabalpenarekin batera. Irabienek, arazoa oinarritik datorrela uste du: “Zerbitzuaren beharrak zeintzuk diren galdetu ez den neurrian, proposamena Aldunditik bakarrik jaiotzen den ideia da, erabiltzaileek batu dezaketen hobekuntzak ezagutu gabe.” 

Lurraldearen egoera eta hiriburuarekin dauden harremanak aztertzea beharrezkoa ikusten dute Amurrio eta Artziniegako alkateek, Aiaraldeko biztanleek Gasteizekin zerbitzu hobeagoa izan dezaten. Horregatik, Aldundiak zuzentzea espero dute testu bat aurkeztuz.



 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide