Udaberri amaieran

Naturayala blogak sarrera berria argitaratu du, udaberriak landareengan duen eragina deskribatzen du Patxik:

"Berriz ere beste sasoi bat pasa da, berezkoak dituen bere argitasun eta itzalez, erdietsitako helburu apalez eta bidean geratutako amets betegabeez.

Naturayala blogak sarrera berria argitaratu du, udaberriak landareengan duen eragina deskribatzen du Patxik:

"Berriz ere beste sasoi bat pasa da, berezkoak dituen bere argitasun eta itzalez, erdietsitako helburu apalez eta bidean geratutako amets betegabeez.

Berriz ere udaberriko jai distiratsua joan zaigu, ez ordea gure begi eta arretarako ohiko opariak bide bazter eta zelai harritsuetan eskaini gabe. Orkidea sasoi oparoa izan da joan den hau. Urriak eta ikusteko zailak izan ohi diren zenbait espezie, lotsak galdu eta inoiz ez bezalako naturaltasunez atera zaizkigu bidera: Limodorum abortivum, Himantoglossum hircinum … Amodio konfidentzialak.

Sasoia amaitzear dagoela, buelta bat ematera atera naiz Aiarako landa eta larreetara. Diputazioko peoiek bide ertzeetako sasitzetan egindako txikizioa ikusteak tristatu egin nau. Non ezkutatuko dira aurrerantzean triku eta muskerrak, suge eta hegaztiak? Noren itzalak babestuko ditu azeri eta lepahorien joan-etorriak, muxar eta katagorrien bidaiak intxaurrondoz intxaurrondo? Okerrena, zenbait baserritarrek antzeko joera erakusten dutela ikustea da, heskai eta hesi biziak alanbrez ordezkatuz.

Iritsi naiz ezagutzen dudan orkideo lorategi bakan horietako batera. Hamar espezietik gora tartekatu dira eremu honetan apiriletik hasita. Udaberri amaierako eta uda hasierako egun hauetan ordea, zimel eta galduak dira dagoeneko lore gehienak. Baina bada hala ere nolabaiteko edertasun duina oraindik zut dirauten orkideoen zurtoin lehor horietan. Gaztetasun koloretsu eta axolagabearen ordez heldutasunaren lehortasun zorrotza … Zurtoinetan, zimeldutako loreak diraute, izandako loria argitsuaren lekuko, izango denaren itxaropen."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide