"Gorbeia magikoa eta misteriotsua da eta horrek bultzatzen nau sakontzera"

Erredakzioa 2014ko uzt. 13a, 15:41

IÑAKI GARCIA URIBE (Orozko, 1965) ikerketa lan ugari egin ditu Gorbeiaren inguruan. Orain dela gutxi liburua eta erakusketa aurkeztu du, "Gorbeia Bilbon" lelopean. Erakusketa ikusteko aukera dago Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegian, astelehenetik ostiralera 10:30etatik 14:30ak arte eta larunbatetan 10:30etatik 13:00ak arte.

IÑAKI GARCIA URIBE (Orozko, 1965) ikerketa lan ugari egin ditu Gorbeiaren inguruan. Orain dela gutxi liburua eta erakusketa aurkeztu du, "Gorbeia Bilbon" lelopean. Erakusketa ikusteko aukera dago Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegian, astelehenetik ostiralera 10:30etatik 14:30ak arte eta larunbatetan 10:30etatik 13:00ak arte.

Aiaraldeko zein herri daude Gorbeiaren lurraldearen baitan?

Kontua da Bizkaiko Foru Aldundiak Gorbeia omendu nahi duela Bilbon sortutako lehen mendi taldearen harira, 1912koa hain zuzen ere.

Ni gure ingurunea txertatzen saiatu naiz komisario gisa: Orozko Itzina dela eta, baina kirikiñohesien eta Zaratate-Neberabarri elurtegien harira ere. Amurrio Garrastatxugatik, Gorbeiako baselizarik politena daukalarik, Kutxabaso leku miresgarrian gainera.

Eta Laudiok, Goikogane erreferente mendizale izan ez ezik, Austagarbineko aterpea ere badu. Eta Ruperto Urkijo ere Gorbeiaren beste bastioia da. Bestalde, koadro erakusketa antolatu du eta Antonio Aldamaren 15 lan ikusgai daude.

Esan bezala, nahiz eta Laudio Gorbeia ez izan niretzat ezinbestekoa zen Gorbeia Bilbon erakusketa Ruperto Urkijo Marurirekin lotzea. Laudioarrak euskal mendizaleentzako abestirik garrantzitsuena egin baitzuen.

 

Zer nolako protagonismoa izan du Gorbeiak herri horien historian?

Protagonismoa du pertsonek eta naturak izandako harremanak. Ruperto Urkijok kontatzen duen bezala, Luciano eta Klara lotzen dituena da Gorbeiako Gurutzearen amodioa. Senar-emazte ugari elkar ezagutu dute Gorbeiako maldetan egindako jaietan, erromerietan eta Goikogane-Austigarbinen eta Arraban emandako gauetan.

Hala ere, atzerago joanez gero, Laudio eta Gorbeiaren arteko harremana ekonomikoa zen, larreak gaztainak, izotza, irina, ardoa... dela eta.

 

Gorbeiaren inguruan lan ugari egin duzu, ezta?

Hau da argitaratzen dudan laugarren liburua. Lehenengoa 1997an idatzi nuen eta izenburua “Orozko Ibilaldiak” zen, Pedro Mari Ojanguren egindakoa.

Bigarrena 1999an egin nuen, “Historia de la Cruz de Gorbea”, hirugarrena 2002an, “Bizkaia a la vista” eta hau da azkenengoa, “Gorbeia Bilbon”. Guztiek lantzen dute Gorbeia ikuspuntu eta trataera ezberdinen bitartez.

Gainera 40 artikulu baino gehiago argitaratu ditut gaiari buruz eta ehundaka ekarpen irratitan Gorbeiaren inguruan. Radio Popular de Bilbaon tarte bat dut larunbatetan 09:30ean, zuzenean, La Flor de la Canela saioan eta Laudio Irratian ere ekarpenak egiten ditut. Telebistarako ere dokumentalak egin ditut ekoizle ezberdinekin.

 

Zergatik iruditzen zaizu hain interesgarria Gorbeia?

Gorbeia magikoa eta misteriotsua da eta horrek bultzatzen nau sakontzera. Gorbeia da Araba eta Bizkaiko Himalaya eta bere gurutzea da ibilgailuentzako sarrerarik gabeko mendi batean jarri den altuena.

Duela 20 urte konturatu nintzen inork ez zuela sakondu Gorbeiaren Gurutzetan eta ordutik ez diot utzi hori eta beste hainbat gauza ikertzeari.

 

Zein dira Gorbeiari lotuta dauden ohituren historia? Eta gurutzeena?

Urteberriko igoera oso berria da, diktadura atzean geratu zenean hasi zen. Ez dauka ibilbide historikorik eta mendi tontor enblematikoetan ikurriñak ateratzeko eta aldaketa politikoa ospatzeko egin zen.

Done Inazioren kontua nahiago dut ez aipatzea, erreportaje osoa egiteko eduki nahiko baitu.

Gorbeiako lehen Gurutzea bigarrenarekin altxatu zuten erori eta gero eta 1903an berriro inauguratu zuten. 33 metroko altuera eta 14 metroko luzera dauka. 1906an, otsailean, erori zen berriro. Hirugarren gurutzea Eiffeleko dorrearen kopia da. Ez zen inauguratu eta ondorioz ez dakigu noizkoa den, nik apustu egingo nuke 1909an egin zutela. Oinarriak lehenengo gurutzean erabilitakoak dira.

 

Erakusketa ez ezik hitzaldiak egon dira eta eskualdeko edo hurbileko jendeak parte hartu du, ez da horrela?

Bai, Felix Mugurutza izotzaren enbaxadore izendatu beharko lukete, bere jakinduria del atea. Bestalde, Manu Etxebarria soinuen bildumazalea da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide