Gero eta udako lanpostu gutxiago sortzen dira Aiaraldean

Txabi Alvarado Bañares 2014ko eka. 29a, 15:27

Askotan esaten da uda partean enplegua igo egiten dela, udan zehar dauden lan puntualetarako jendea kontratatu egiten delako. Baina igoera hori geroz eta leunagoa da Aiaraldean: 2010eko uztailean urte bereko maiatzean baino 223 lanpostu gehiago zeuden. Iaz, berriz, 78 baino ez.  

Udan enplegua igo egiten delaren pertzepzioa zabaldua dago jendartean. Tabernetan edota fabriketan egin beharreko lan puntualetarako jende gehiago kontratatzen dela esan ohi da. Eta egia da. Baina igoera hori geroz eta txikiagoa dela adierazten dute estatistikek.

Askotan esaten da uda partean enplegua igo egiten dela, udan zehar dauden lan puntualetarako jendea kontratatu egiten delako. Baina igoera hori geroz eta leunagoa da Aiaraldean: 2010eko uztailean urte bereko maiatzean baino 223 lanpostu gehiago zeuden. Iaz, berriz, 78 baino ez.  

Udan enplegua igo egiten delaren pertzepzioa zabaldua dago jendartean. Tabernetan edota fabriketan egin beharreko lan puntualetarako jende gehiago kontratatzen dela esan ohi da. Eta egia da. Baina igoera hori geroz eta txikiagoa dela adierazten dute estatistikek.

Beheko grafikoari erreparatuz ikusi daiteke hori. 2007. urtean, krisi ekonomikoa hasi baino lehen, ez zegoen uda partean langabeziaren beheranzko joerarik, modu dinamiko batean egiten baitzuen gora zein behera. 2010erako, berriz, dinamikotasun hori zurrundu eta uda partean dagoen jaitsiera nabarmentzen da. Iaz, baina, jaitsiera hori askoz leunagoa bilakatu zen: 2010eko uztailean urte bereko maiatzean baino 223 lanpostu gehiago zeuden bitartean, iaz 78 gehiago baino ez zeuden.

Emaitza horietatik atera daitezkeen ondorioek beste ate bat irekitzen dute: ekonomia murgilduarena. Langabeziaren udako jaitsieraren leuntzearen arrazoietako bat hori izan daiteke: geroz eta jende gehiago aritzea kontratu gabe lan egiten. LAB eta ELA sindikatuko kideen aburuz, baina, zaila da halako ondorioak ateratzea, ekonomia murgilduaren inguruko informazio gutxi dagoelako eta dauden datuak ez direlako oso fidagarriak. Hala ere, enpleguaren igoera bat ematen dela baieztatu dute.

Enpleguaren igoera horretan hirugarren sektorea da nagusi: iazko ekainean zehar eskualdean eman ziren kontratazioetatik 825 zerbitzuetan lan egiteko izan baitziren. Industriarako ere kontratatu ziren langileak (469) eta, modu anekdotikoagoan, etxegintzan (68) eta lehen sektorean (7).
Hala ere, industrian estatistiketan adierazten dena baino enplegu gehiago sortzen dela azaldu du LABeko kide den Koldo Urkixok, “askotan udan makinak garbitzeko fabrikek enpresak kontratatzen dituzte, eta modu horretan era ez-zuzen batean ere enplegua sortzen ari dira”.
Zerbitzuen alorreko lanpostu gehiago egoteko arrazoi bat udako udaleku eta ludoketarako begiraleak kontratatzen direla dela gaineratu du Urkixok. Mota horretako begirale lan gehienak uztailean ematen dira, langabezia daturik txikiena ematen den momentuan. Udalekuak bukatuta, abuztuan, berriz igotzen da langabezia.

Prekario eta gaztea
ELA eta LABeko kideek bi hitzekin definitu dute udan sortzen den lana: prekarioa eta gaztea. “Oso aro espezifikorako lanak direnez askotan gazteei egokitzen zaizkie”, azaldu du Urkixok, eta gaineratu du lan hori prekarioa izan ohi dela. “Batzuetan jendeak justifikatu egiten du lan prekarioa”, salatu du, “gazteak udan ‘sos batzuk’ irabaztera baino ez doazelaren aitzakipean”.

Prekarietatearen seinalerik nabarmena ordu extrak direla azaldu du LABeko ordezkariak, eta gaineratu du mota horretako orduak gehiago ematen direla industrian, “kurtso bukaerako enkargu batzuk bukatu behar direla aitzakiatzat hartuta. Horregatik, Urkixok ondorioztatu du lana badagoela, baina jende gehiago kontratatu beharrean, dituzten langileen lan-karga handitzeko hautua hartzen dutela enpresariek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide