Eskualdeko zikoinen populazioa hazten ari da

Erredakzioa 2014ko eka. 28a, 10:38

Naturayala blogak beste testu interesgarria argitaratu du. Kasu honetan eskualdeko zikoinen inguruko ikerketa egin du elkarteak:

"Umeak hazten ari diren zikoinen populazioa gero eta handiagoa da gure eskualdean. Joan den mendeko 60. ta 80. hamarkadetan bikote bakar bat ere ez bazegoen, 2014an 12 dira dagoeneko hazten ari direnak.

Naturayala blogak beste testu interesgarria argitaratu du. Kasu honetan eskualdeko zikoinen inguruko ikerketa egin du elkarteak:

"Umeak hazten ari diren zikoinen populazioa gero eta handiagoa da gure eskualdean. Joan den mendeko 60. ta 80. hamarkadetan bikote bakar bat ere ez bazegoen, 2014an 12 dira dagoeneko hazten ari direnak.

Joseba Egigurenek urtez urte egiten du Urduñako zikoinen jarraipena, eta aurtengo udaberriko emaitza honako hau da: 11 bikote beste hainbeste habitan, sei besterik ez, ordea, txitadunak:

Familia Santuaren Elizan (San Juan) Foru plazan: 4 habi eta 5 txita, horietatik lau habi bakarrekoak (Foru plazan hilda jaso diren txitak: 4).
Udaletxean: habi 1 eta txita 1.
Alondegian: habi 1 eta 3 txita.
Santa Clara elizan: habi 1 eta 3 txita.
Hilerrian: habi 1 eta txita 1.
Telefono-antenan (Donibane kalean): habi 1, txitarik ez.
Josefinoen Gazteluan: habi 1, txitarik ez.
Kale Zaharrean: habi bat 1, txitarik ez.

Amurrion Mario Corral da zikoinen jarraipena egiten duena: gaur egun bikote bat dago parkeko zedro batean, bi txitarekin.

Gainera, aurten bertan habi berriak egiten ikusi ditugu bikote batzuk, gero arrautzarik jarri ez badute ere: Laudioko parrokian eta Artomañako elizan."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide