Ostiraletik igandera bitarte, egitarau zabala egongo da Delikako San Pedroak ospatzeko. Larunbatean, azken urteotan lez, larunbatean autobusak jarriko dituzte nola Amurriotik hala Urduñatik. Ordutegiak hauek izango dira:
Joateko: Amurrio 23:00 - Urduña 23:30 - Delika 24:00
Etortzeko: Delika 06:30 - Urduña 07:00 - Amurrio 07:30
Era berean, asteburu osoan, Frackingaren aurkako sinadurak bilduko dituzte herritarrek. Egitaraua hurrengoa izango da:
Ekainak 27, ostirala
21:00 Txupina
00:30 Berbena Trikizio taldearen eskutik
Ekainak 28, larunbata
14:30 Herri-bazkaria
17:00 Mus-txapelketa
Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar du bikote bakoitzak (15 €), 16:15ean Delika Lagun Elkartean.
18:00 Umeentzako jolasak eta apar-jaia
18:30 Briska-txapelketa
00:30 Berbena Emon taldearen eskutik; ondoren, Disko Festa
07:00 Txokolatea
Ekainak 29, igandea
13:00 Meza
17:30 Idi-probak: Joseba Bikarregi (Bermeo), Jose Ramon Aurrekoetxea (Bermeo), Juantxo Ortiz (Laudio)
20:30 Areto-dantzen erakustaldia Uhin Ona taldearekin