AP-68 errepidean eta Tubacex enpresak Amurrion duen lantegian istripuak gertatu dira arratsaldean ondorio larriekin.
Auto istripua Arrankudiagan izan da. Seat Ibiza bat irauli da eta gidaria, Bilboko 75 urteko gizona, harrapatuta geratu da. Suhiltzaileek barrutik atera dute eta zauriak ikusita, Osakidetzako helikopteroa Gurutzetako ospitalera eraman du.
Hori guztia egiteko errepidea moztu du Ertzaintzak eta ilara handiak sortu dira Bilboko norabidean.
Tubacex enpresako altzairutegian istripu larria ere
Tubacex enpresak Amurrion duen lantegian ere istripua gertatu da. Altzairutegian zepa kono bat Kamag kamioi baten gainean erori da. Ondorioz, langile batek erreketa larriak pairatu ditu eta beste bik -mantenimendu esparrukoak- arinak. Kamioiko gidaria Gurutzetako ospitalera eraman dute.