Abian da udako argazki postalen bosgarren lehiaketa

Erredakzioa 2014ko eka. 20a, 09:45

Udan zure argazki postalekin Aiaraldea bustitzeko prest? Aiaraldea Komunikazio Leihoak udako argazki postalen lehiaketa antolatu du. Aurtengoa bosgarren edizioa izango da, eta bost kategoria eta hamar sari izango ditu. Ekainaren 24tik irailaren 20a bitarte iraungo du txapelketak. Azaldu dutenez, argazkiak eta testuak osatzen duten osotasuna baloratuko du epaimahaiak.

 Bost kategoria eta 10 sari

Udan zure argazki postalekin Aiaraldea bustitzeko prest? Aiaraldea Komunikazio Leihoak udako argazki postalen lehiaketa antolatu du. Aurtengoa bosgarren edizioa izango da, eta bost kategoria eta hamar sari izango ditu. Ekainaren 24tik irailaren 20a bitarte iraungo du txapelketak. Azaldu dutenez, argazkiak eta testuak osatzen duten osotasuna baloratuko du epaimahaiak.

 

Bost kategoria eta 10 sari

Aurtengo berrikuntza Selfie originalenarena da, hots, pertsonen erretratuena. Gainontzekoan, lau kategoria hauek sarituko ditu epaimahaiak: Aiaraldea eskualdeko argazki-postal onena, atzerrikoa, jaietakoa eta postalik umoretsuena. Kategoria bakoitzean bi sari egongo dira. Lehenengoari nekazal etxe batean bi pertsonentzako egonaldia emango zaio, gosaria barne. Bigarrenari, eskualdeko jatetxe batean bi lagunentzako asteburuko otordua. Irabazleek Artiñano etxea (Orozko), Guzurtegi (Maroño) , Patxikoren etxea (Orozko), Zelaikoetxe (Ozeka) eta Etxegorri (Orozko) nekazal etxeak ezagutzeko tartea izango dute. Bigarren postua lortzen dutenek, berriz, Beldui txakolindegian (Laudio), Bordatxo tabernan (Amurrion), Bideko jatetxean (Amurrio), Balintxarreketan (Laudio) eta Hordagon (Baranbio) bazkari edo afari bat egitekoa.

 

Parte hartzeko hiru modu

Parte hartzeko hiru modu eskainiko dituzte. Batetik, udakoargazkiak2014.aiaraldea.com webgunera argazkia igotzea. Bestetik, Whatsappp edo Telegram mugikor aplikazioen bidez argazkia eta mezua bidaltzea. Horretarako, 688 848 152 telefono zenbakia erabiliko dute. Horretaz, twitterren @aiaraldea eta #eginklik hastag-a aipatuz parte hartzeko aukera ere eskainiko dute.

 

Webgune berezia

Lehiaketaren jarraipena egiteko udakoargazkiak2014.aiaraldea.com webgune berezia atondu dute. Bertan, jasotako argazki postal guztiak argitaratuko dituzte. Bisitariek postalak bozkatu edo komentatzeko parada ere izango dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide