Udan Aiaraldea (ber)ezagutzeko parada

Erredakzioa 2014ko eka. 17a, 08:56

Udan bisitatu daitezkeen kontaezin ahala leku daude mundu osoan zehar barreiaturik(1), baina Aiaraldean ere ez dira gutxi topatu daitezkeen txokoak. 

“Badago zuhaitz berezi bat eskualde paregabe batean. Zuhaitzaren adarretatik une bereziak daude eskegita...”. Hala hasten da Aiaratur elkarteak eskualdean turismoa sustatzeko egin berri duen spota. Aipatutako zuhaitzetik eskegita Aiaraldeko hainbat txokoren argazkiak azaltzen dira: ur-jauziak, mahats-ondoak, mendiak... ez baitira gutxi eskualdean bisitagarriak diren txokoak.

Udan bisitatu daitezkeen kontaezin ahala leku daude mundu osoan zehar barreiaturik(1), baina Aiaraldean ere ez dira gutxi topatu daitezkeen txokoak. 

“Badago zuhaitz berezi bat eskualde paregabe batean. Zuhaitzaren adarretatik une bereziak daude eskegita...”. Hala hasten da Aiaratur elkarteak eskualdean turismoa sustatzeko egin berri duen spota. Aipatutako zuhaitzetik eskegita Aiaraldeko hainbat txokoren argazkiak azaltzen dira: ur-jauziak, mahats-ondoak, mendiak... ez baitira gutxi eskualdean bisitagarriak diren txokoak.

Baina, turismo-gidetan azaldu ohi diren lekuez harago, badaude horren ezagunak ez diren eta ezkutatuagoak dauden txokoak. Ezkutuan dauden txoko horietako batzuk kobazuloak dira. Supelegor da ezagunenetarikoa, baina badaude gehiago, Okondo inguruan kokatua dagoen Aretxarroko koba kasu. “Koba txikia da, baina arrastaka ibiltzen ikasteko modukoa”, Takomano espeleologia taldeko kide den Joxe Blancoren hitzetan. Blancok azaldu du koba hori hilobi moduan erabili zutela neolito garaiko gizakiek, “Jose Miguel Barandiaran antropologoak topatutako aztarnen arabera”.

Historiak ere utzi ditu arrasto ez horren nabarmenak eskualdean, Añes herria esaterako “Erdi aroko estruktura mantentzen duen herri bakanetarikoa da”, Aketza Merino historialari amurrioarraren hitzetan.

Urduñako San Pedro mendiaren igoeran, berriz, Karlisten Mahaia deritzona dago, Txarlazo Mendi Taldeko kideen arabera. Hortaz gain, Lendoñobeitiko dorretxe, zubiak eta errota ikustea ere pena merezi duela adierazi dute menditaldetik. Mendiko Lagunak taldetik, berriz, Altube edo Beluntzako ur-jauziak bisitatzea gomendatu dute. Otsoak harrapatzeko erabiltzen ziren zuloz eta harresiz osatutako estrukturak ere aipatu dituzte mendi-taldeko kideek. Tranpa horietako batzuk Gorobel mendilerroan kokatuak daude, Burgos eta Aiaraldea arteko mugak lausotu (3) egiten diren gunean.

Turismoa sustatzen
Aiaraturrek hainbat ildo jorratzen ditu Aiaraldeko turismoa sustatzerako orduan. Ardatz nagusietako bat txakolina da. Ugariak dira eskualdean txakolina ekoizten duten upategiak, eta horiek baliatuta “Txakolinaren ibilbidea” diseinatu zuen Aiaraturrek, aiaraldea.org/ enkontsultatu daitekeena. Txakolina ez da, baina, Aiaraturrek eskualdea sustatzeari begira planteatzen duen erakargarritasun bakarra. Alor paisajistikoa ere lantzen du: Gorobeleko mendilerrotik ikusi daitezkeen bistak edota Nerbioiko ur-jauzi ikusgarritasuna, kasu.

Txoriak, museoak eta kirola
Horretaz gain, ikuspegi ornitologikoa ere garatzen du elkarteak, Birding Euskadi egitasmoarekin elkarlanean. Izan ere, Aiaraldean zehar hegazti ugari ikusi daitezke, belatze edo putreetatik hasita sai zuri edo txirtenetaraino Aiaraturren web-gunean Gorobeleko begiratokiak aipatzen dituzte halako espezieak begiztatzeko leku egoki gisa, baina informazio zehatzagoa birdingeuskadi.net web-gunean eskuratu daiteke.

Kultura arloa ere nabarmentzen dute. Hala, eskualdean dauden museoen inguruko informazioa jaso eta zabaltzen du Aiaraturrek. Sei guztira, eta erdiak Artziniegan: Xabier de Santxotena eskultorearen museo-tailerra, museo etnografikoa eta eliz-artearen museoa. Artziniegakoa ez da arte erlijiosoa jorratzen duen museo bakarra, Kexaan beste bat baitago.

Bestalde, likoreen fabrikazioaren historia ezagutzeko aukera ere badago eskualdean, Amurrioko Likorearen Museoa.
Aresketamendin, berriz, Energia Berriztagarrien parkea dago. Zazpigarren museo bat ere topatu daiteke Orozkon, etnografiari buruzkoa.
Halaber, paseo zaleentzako hainbat ibilbide proposatzen dituzte turismo gidek: Laudiotik Luiaondora doan Nerbioiko Parke Lineala edo Amurrioko Naturbideak kasu.

Abenturazaleek, aldiz, eskualdean hainbat kirol praktikatzeko aukera topa dezakete: eskalada, espeleologia, parapentea, puentinga zein paintballa, besteak beste. Horren jarduera aktiboak egin nahi ez dituztenek, baina, aukera dute gauza lasaiagoetan aritzeko; globo aerostatiko batera igo eta eskualde osotik txango(2) bat egitea, adibidez.

Zerrenda luzea da. Aiaraturren spotean azaltzen den bezala, kontaezinak dira Aiaraldearen zuhaitzetik eskegita dauden argazkiak. Bakoitzak bereak hautatu eta album propioa osatzean dago gakoa, Aiaraldea (ber)ezagutzera bidean.

Hiztegia: Barreiaturik (1), sakabanaturik / Txango (2), paseo./ Lausotu (3) , borratu, difuminatu

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide