Aiaraldea (ber)ezagutu: Zenbait txoko

Txabi Alvarado Bañares 2014ko eka. 17a, 09:10

Aiaraldean zehar bisitatzeko hainbat leku daude. Hona hemen adibide batzuk:

KOBAK: Aretxarroko haitzuloa

Ugalde eta Okondo artean kokatzen den kobazuloa da Aretxarrokoa. J.M Barandiaran antropologoak neolitoko gizakien hilobi-arrastoak topatu zituen bertan.

Beste kobazulo batzuk: Supelegor (Itxinan), Kurtiberanos (Menoion), San Miguel El Viejo, Obikolako kobak (Laudioko Ermutik), Cueva Llana eta Curtiveranos (Gorobel), Peregaña...

 

PUTZUAK, UR JAUZIAK...: Urduña erreka

Aiaraldean zehar bisitatzeko hainbat leku daude. Hona hemen adibide batzuk:

KOBAK: Aretxarroko haitzuloa

Ugalde eta Okondo artean kokatzen den kobazuloa da Aretxarrokoa. J.M Barandiaran antropologoak neolitoko gizakien hilobi-arrastoak topatu zituen bertan.

Beste kobazulo batzuk: Supelegor (Itxinan), Kurtiberanos (Menoion), San Miguel El Viejo, Obikolako kobak (Laudioko Ermutik), Cueva Llana eta Curtiveranos (Gorobel), Peregaña...

 

PUTZUAK, UR JAUZIAK...: Urduña erreka

Tertangatik fraile bururako bidea hartuta, Urduña ibaian putzu eder bat dagoela azaldu dute Txarlazo mendi-taldeko kideek, baina gaineratu dute ura hotz samar egon ohi dela.

Beste putzu eta ur-jauzi batzuk: Peñalabroseko ur-jauzi eta putzua (Burgosen dago baina Añesetik iristen da), Aldabide (Itxina), Baranbioko erreka, Orozkoko ibaia (Usabeletik gora), Pozo Lagoseko urmaelak (Soxotik)...

 

IBILBIDEAK...: Gaztainaren ibilbidea (Orozko)

Gaztainarena seinalizazioa duen 7-8 kilometro inguruko ibilbide zirkularra da, Orozkon hasi eta Orozkon bukatzen dena. Ondare etnografikoaren hainbat adibide ikusi daitezke ibilbidean zehar.

Ibilbide gehiago: Soxo-Pozo lagos, Artziniegako dorrea-Lantenokoa, Lendoñobeitiko dorretxea-zubiak-errota, Amurrioko Orue auzotik Bañuetara...

 

ONDARE HISTORIKOA: Negorta dorretxea (Zuhatza)

Dorretxeek paper berezia jokatzen dute Aiaraldeko ondare historikoaren osakeran. Zuhatzakoaz gain, Aiaran soilik beste bost daude. Artziniegan, Orozkon, Laudion, Lantenon... ere topatu daitezke.

Ondare historiko gehiago: Karlisten mahaia (Urduña), Artza errota (Olabezar), Mendietako dorrea...

 

HERRIGUNEAK: Añes, Artziniega, Orozko...

Herrigune eder asko dago eskualdean. Aketza Merino historialari amurrioarrak Añes bisitatzeko gomendio luzatu digu, herriak oraindik erdi-aroko estruktura bera mantentzen duelako.

Beste herri batzuk: Retes de Tudelako alde historikoa, Mendieta herria (Artziniegan, Erdi Aroko dorrea edo Balmasedako errege-bidea.

 

AKANPATZEKO LEKUAK: 

Kanpaldi librearen gaineko legeak hala dio:
Gehienez hiru egun egon daiteke leku berean kanpaturik, kanpin hurbilenetik 2 kilometroko distantzia mantendu behar da, hiru kanpin-denda jartzea gehienez, eta beste edozein akanpalekurekiko kilometro bateko erradioa izatea.  10 pertsona egon daitezke gehienez, eta baimendua egon behar da bertan kanpatzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide