Garoñatik hurbil dauden Arabako hainbat alkatek zentrala ixtea eskatu dute

Garoña ixtearen alde dauden hainbat alkate batu dira eta gaiari buruzko testua eta argazkia aurkeztu dituzte.

Nuclenorren jabeak PParekin batera Garoña 2031era arte zabaldu nahi dutenez, zentral nukelarretik 30 kilometro baino gutxiago dauden udalerrien alkateak -Amurrio eta Aiarakoa, besteak beste- elkartu dira zentralaren behin betiko itxiera eskatzeko.

Garoña ixtearen alde dauden hainbat alkate batu dira eta gaiari buruzko testua eta argazkia aurkeztu dituzte.

Nuclenorren jabeak PParekin batera Garoña 2031era arte zabaldu nahi dutenez, zentral nukelarretik 30 kilometro baino gutxiago dauden udalerrien alkateak -Amurrio eta Aiarakoa, besteak beste- elkartu dira zentralaren behin betiko itxiera eskatzeko.

Salatu egin nahi dute PP eta Nuclenor herritarren segurtasunarekin negoziatzen egotea, eta era berean, Javier De Andres Diputatu Nagusiaren jarrera, herritarron eskaerak albo batera utziz, Mariano Rajoyren Gobernuak hartzen dituen erabakiak defendatzeagatik.

Hori guztia dela eta, Europako Batzordearen babesa eskatzen dute, «Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzeko aukeraren aurrean, ikuskatu dezala aipatu zentrala irekitzeko eman litekeen baimenaren prozedura eta ziurtatu dezala, lizentzia berria emateko aukeraren aurrean, Fukushimako istripuaren ondoren ezarri ziren segurtasun-betebeharrak betetzen direla.»

Laburbilduz, batutako alkateek Garoña ixtea nahi dute herriaren nahia delako eta horregatik Garoña betiko ixtea eskatzen dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide