Doctor Deseo, Kashbad, Ze esatek!, ETS eta Mandoilek udako jaietan

Erredakzioa 2014ko eka. 18a, 08:10

Udarekin batera, hastear dago eskualdeko herrietako jaien maratoia. Festa bakoitzaren egitarau osoa zehazteke dagoen arren, xehetasunak azalerazten doaz apurka-apurka, festetan joko duten taldeen izenak kasu.

Laudioko San Joan Astobitzako jaiak izango dira parranda maratoiaren 0. kilometroa. Ekainaren 21ean, larunbata, Siroka, Arkada Social eta Aldats taldeek joko dute Larrazabal auzoan kokatua dagoen Baselizan. Hurrengo larunbatean, ekainak 28, Herriko Plazara mugituko da festa, San Pedropekoak ospatuko baitira, gau partean Mandoilek eta Honat taldeek giroturik.

Udarekin batera, hastear dago eskualdeko herrietako jaien maratoia. Festa bakoitzaren egitarau osoa zehazteke dagoen arren, xehetasunak azalerazten doaz apurka-apurka, festetan joko duten taldeen izenak kasu.

Laudioko San Joan Astobitzako jaiak izango dira parranda maratoiaren 0. kilometroa. Ekainaren 21ean, larunbata, Siroka, Arkada Social eta Aldats taldeek joko dute Larrazabal auzoan kokatua dagoen Baselizan. Hurrengo larunbatean, ekainak 28, Herriko Plazara mugituko da festa, San Pedropekoak ospatuko baitira, gau partean Mandoilek eta Honat taldeek giroturik.

Hilabete bat geroago Aretako jaien txanda iritsiko da. Uztailaren 25ean, ostirala, Kashbad eta Trikizio taldeek joko dute. Hurrengo egunean, berriz, ETS (En Tol Sarmiento) talde errioxarra egongo da taula gainean bere disko berria aurkezten; ondoren erromeria egongo da Garilak 26 taldearen eskutik. Aretakoa ez da En Tol Sarmiento taldea ikusteko egongo den aukera bakarra izango. Handik aste batzuetara Amurrion arituko baitira, txupinazo egunean bertan, abuztuaren 12an. Handik bi egunera Ze esatek! taldearen txanda iritsiko da. Laudioko Jaietan, berriz, Doctor Deseo talde bilbotar beteranoa arituko da bere 14. diskoa aurkezten. Txosnagunean, berriz, honako talde hauek joko dute jaietan: Ze esatek!, Porco Bravo, Glaukoma, Akatz, Las Tea Party DJ’s eta Patrol Destroyers, besteak beste.

Arrankudiagako jaietan, berriz, Hutsa bikote akustikoak joko du abuztuaren 15ean. 18an, berriz, Kauta, McOnak eta Xaiko taldeek hartuko dute lekukoa.
Orozkoko jaiak udako azkenetarikoak diren arren, jada lotuak dituzte bertan joko duten zenbait musika talde: irailaren 6an La Raiz-ek joko du, eta hurrengo egunean Iñaki Plaza musikari urduñarraren txanda izango da.

Pregoilari eta txupineroak
Aretan Untzueta dantza taldea izango da pregoilaria, Laudioko Jaietan pregoilari izan eta hiru urtera. Amurrion, berriz, Aztarna elkarteko kide den Ramon Zurimendik irakurriko du pregoia. Aurten 25 urte bete ditu elkarteak, eta Urrezko Guk saria jaso zuen iragan martxoan. Laudion, berriz, Herriko Musika Banda izango da pregoilaria. Jaien hasierako suziria piztea, berriz, Zoroak koadrilari egokituko zaio.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide