Gerra Zibila, Erdi Aroa eta Auzolana izango dira UEUko udako ikastaroen ardatz nagusiak

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri 2014ko eka. 15a, 08:00

Badator uda, eta berarekin batera, badatoz udako ikastaroak. Aurtengo udarako, Gerra Zibila 1936-1937. Erresistentziaren oroimena eta aztarnen bila eta Nafarroako mugak Erdi Aroan izeneko biauzolandegi antolatu dituzte Aranzadi Zientzia Elkarteak, UEUk, Udalbiltzak, UPV/EHUk, Adunako Udalak, Asteasuko Udalak, Zizurkilgo Udalak, Galipentzuko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

 

Badator uda, eta berarekin batera, badatoz udako ikastaroak. Aurtengo udarako, Gerra Zibila 1936-1937. Erresistentziaren oroimena eta aztarnen bila eta Nafarroako mugak Erdi Aroan izeneko biauzolandegi antolatu dituzte Aranzadi Zientzia Elkarteak, UEUk, Udalbiltzak, UPV/EHUk, Adunako Udalak, Asteasuko Udalak, Zizurkilgo Udalak, Galipentzuko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

 

Ikasturte hauek, 18 eta 30 urte arteko gazteei zuzenduta daude. Helburu nagusien artean, gazteak auzolanaren dinamikara hurbiltzea eta Euskal Herriko oroimen historikoa berreskuratzea daude. Euskara hutsean eskaini egingo dira, eta ikastaro hauek burutzen diren tokian barnetegi moduan funtzionatuko dute. Parte hartzaileek lekuko bizilagunen testigantzak jasoko dituzte ikus-entzunezko euskarriak erabiliz.

 

Iñaki Alegria UEUko zuzendariak adierazi duenez, UEUk gazteen formakuntzaren, ikertzaileen, eta ezagutzaren eta dibulgazioaren aldeko apustua egin du, eta, helburu hori lortzeko, auzolandegiak hark gidatzen duen erakundearen lan-ildoarekin “bete-betean” bat egiten du. Horrez gain, auzolandegiak oroimen historikoaren berreskuratzea du helburu, euskal gizartearen erronketariko bat.

 

Auzolandegien programa.

Lehendabiziko auzolandegia, Gerra Zibila 1936-1937. Erresistentziaren oroimena eta aztarnen bila, uztailaren 7tik 27ra bitartean burutuko da  Adunan, Asteasun eta Zizurkilen (Gipuzkoa). Tolosaldeko hiru herri horietan Gerrate Zibilaren testuinguruan gertatutako gatazka eta gertaeren inguruan arituko dira, izan ere, oso gutxi ikertu egin izan da orain arte horren inguruan, eta herri horietako udalek, ezinbestekoa ikusten dute oroimen historiko horren berreskurapen lana egitea.

 

Bigarren auzolandegia, berriz, Nafarroako mugak Erdi Aroan, uztailaren 21etik abuztuaren 3ra egingo da Galipentzun (Nafarroa).  Erdi Aroko eraikin erromanikoak eta alde zahar berezia dituen herri honetan natura, kultur ondarea eta herri nortasuna lantzea izango dute helburu auzolandegiko parte hartzaileek. Izan ere, Nafarroako eskualde horrek azkenengo hamarkadetako despopulazio prozesuak gogorki jo du, galbidean utziz bere gune historiko eta arkitektoniko nagusiak.

Bi auzolandegien metodologia, landa-eremuetara bisitak, hitzaldi eta klaseetan oinarrituko da. Irakasle lanetan hainbat ikerlari ezagun arituko dira, besteak beste, Francisco Etxeberria UPV/EHUko irakasle eta antropologoa, Lourdes Herrasti Osteoarkeologian aditua, Juantxo Agirre-Mauleon arkeologoa, Juanjo Arrizabalaga arkitektoa eta Aitor Pescador historialaria.

 

Udabiltza ekimen hauetako bultzatzailerik nagusienetako bat izan da. Erakunde horretako lehendakaria den Mertxe Aizpuruak funtsezkotzat jo du eragile desberdinen arteko elkarlana. Elkarlan horren bitartez, gazteen formakuntzarako eta heziketarako jarduerak gauzatzea posible izan delako. Era berean, auzolana eta herrien arteko elkartasun baloreak bereganatzeko ekimena delakoan dago, eta hori beharrezkoa dela uste du euskal herritarren errealitate desberdinetaz jabetzeko.

 

Auzolandegietan parte hartzeko izena ematea zabalik dago eta prozesu hau ekainaren 27 arte luzatuko da. Auzolandegian parte hartzea 150 euro balio du, eta prezio horren barnean ostatua, ikastaroaren barneko garraioa eta janaria sartzen dira. Informazio gehiago jaso edo matrikula www.ueu.org atari elektronikoan egin daiteke.

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide