Ur-arratoia WN0006 laukian

Erredakzioa 2014ko eka. 15a, 12:15

Naturayala blogak hurbileko espezie eta bioaniztasunaren inguruan beste sarrera interesgarria argitaratu du, Gustavo Abascalek idatzi du testua:

Naturayala blogak hurbileko espezie eta bioaniztasunaren inguruan beste sarrera interesgarria argitaratu du, Gustavo Abascalek idatzi du testua:

"Nagusienek gogoan izango duten moduan, ur-arratoia (Arvicola sapidus), urtxintxa, kirikino, birigarro eta beste hainbat basapiztiekin batera, herriko gastronomiaren parte zen eta eskualdeko ibaietan harrapatzea erraza zen, Nerbio ibaian esaterako, Amurrioko Ugarte auzotik pasatzen den lekuan.

1985ean argitaratu zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ornodun Kontinentalen Atlasak oroitzapen hau konfirmatzen du; Aiaran, Arrastarian, Urduñan eta Laudion espezie honen presentziaren lekukoak jasotzen baititu. Halarik ere, gutxi izango ziren, kantauriar zonaldeak ez baitizkio animalia honi bizitzeko egoera hoberenak eskaintzen, hala nola, gordelekuak egiten dituzten ibaien etzaleku bigunak.

Espeziearen gainbehera orokortuak sortutako kezkaren ondorioz, 2011an Euskadin ur-arratoiaren ikerketa egin zuen Eusko Jaurlaritzak, Ihoberen eta SECEM-aren bitartez eta honako hau ondorioztatu zuen; 1985.urteko atlasarekin alderatuz, banaketan atzerakada egon zela eta Arabako Kantauriar eskualdean ez zegoela espezie honen presentziarik.

Habitatak kalitatea galdu izana izan daiteke egoera honen arrazoia, baita ere zaila izaten dela animalia hau ezkutatzen den urmaeletan zein erreka txikietan aurkitzea.

Hala ere, martxoan Urkabustaiz inguruko bi urmaeletan, hain zuzen ere, topatu zituen Mariok ur-arratoiaren hainbat aztarna, hala nola, landaredian sortzen dituen galeriak eta gorotzak. Modu honetan, WN0006 laukian ur-arratoien presentzia konfirmatu egin da, aipatu ikerketak ezezko emaitza ematen bazuen ere."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide