Aiaraldeko Ernaiko kideek manifestazioa deitu dute ekainak 20rako, arratsaldeko 19:00etan Laudioko Lamuza Plazatik. “Aiaraldean lan, bizi eta ikasi!” lelopean, eskubideen murrizketak, gaur egungo lan baldintzak edota hezkuntza sistemaren aurrean protesta egingo dute.
Izan ere, gazteria, lana eta prekarietatea gaiak izan dituzte ardatz ikasturtean zehar Ernaiko kideek eta kanpaina horren barruan “krisi sistemikoa gazteak nola kolpatzen dituen” salatu dute.
“Sistema kapitalista patriarkalaren mesedetan ahoa estali eta sasi irtenbide indibidualak bilatu, edota gure egoeraren errudunei hortzak erakutsi eta antolakuntza eta borrokaren bitartez etorkizun duin bat irabazi”. Bigarren aukera hobetsita, manifestatzera deitu dituzte eskualdeko gazteak: “Ekainaren 20an loa kenduko dien gazte frontea kalera aterako gara gazteon borroka grinean eta gauzak aldetzeko gaitasunean berresteko”, adierazi dute.