Araba Euskaraz jaira autobusez joateko azkenengo aukerak eskualdean

Erredakzioa 2014ko eka. 12a, 11:27

 

 

Igandean ospatuko dute Araba Euskaraz Lapueblan. Eskualdean hainbat autobus antolatu dituzte udal ezberdinek. Kasu batzuetan bete dituzte eta ez dago aukerarik garraio modu hori erabiltzeko. Adibidez, Artziniegan kontratatutako 35 plazako ibilgailua bete da jadanik.

Okondon, Amurrion eta Laudion, aldiz, oraindik posible da autobusa erabiltzea. Hiru kasuetan gaur bukatuko da izena emateko epea. Okondon 5 euro balioko du zerbitzuak eta udaletxera -945 898 023- deitu behar dute interesdunek goizean zehar. Laudion gauza bera egin beharko dute: udaletxearekin harremanetan jarri -944 034 890-. 9 euro balio du tiketak. Amurrion, bestalde, Kultura Etxean eskuratu daiteke tiketa 9 euroren truke.

Okondon irteera Batzoki eta Txaparro tabernetatik egingo da 09:30ean. Ordu berean abiatuko dira Laudiotik eta Amurriotik, Telefonicatik eta Laudio Institututik hurrenez hurren. Artziniegan 09:00etan jarriko dira martxan. Arratsaldeko 18:00ean eta 19:00etan itzuliko dira autobusak.

Egitaraua

Diana Garrido Lapueblako Ikastolako zuzendariak aiaraldea.fm-ri egindako elkarrizketan azaldu zuen 6 kilometroko ibilbidea prestatu dutela. Bertan gune ezberdinak egongo dira adin ezberdinetako pertsonentzat: herri gunea, umeentzako gunea, gazte gunea -Ze Esatek eta Oihan Vega ikusteko parada egongo da- eta Ebro ibaiaren ertzean beste gune bat egongo da ur-jolasak egiteko eta Zea Mays eta Mikel Urdangarinen kontzertuak jasoko dituena-.

Euskal dantzak, elektro txaranga... eskaintza oparoa egingo dute ibilbidean zehar.

Eskarmentu handia

Lapueblak antolatzen duen III. Araba Euskaraz izango da 2014koa. 35 urte eman ditu Lapueblako Ikastolak lanean eta Arabar Errioxako ikasleak jaso ez ezik, Nafarroako eta Errioxako ikasleak ere ditu; 370 ikasle guztira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide