GIBaren test azkarra egin ahal izango da Aiaraldeko anbulategietan

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2014ko eka. 10a, 11:10

Amurrio, Urduña, Arespalditza, Luiaondo eta Artziniegako herritarrek GIBaren test azkarra egin ahal izango dute HIESaren antigorputzak detektatzeko. Probak borondatezkoak izango dira eta hogei eta berrogeita hemeretzi urte bitarteko pertsonek analitikak edo kontrolak egiten dituztenean egingo lirateke. Hala eta guztiz ere, edozeinek egin izan ahalko du familia sendagileari eskatuz gero.

Amurrio, Urduña, Arespalditza, Luiaondo eta Artziniegako herritarrek GIBaren test azkarra egin ahal izango dute HIESaren antigorputzak detektatzeko. Probak borondatezkoak izango dira eta hogei eta berrogeita hemeretzi urte bitarteko pertsonek analitikak edo kontrolak egiten dituztenean egingo lirateke. Hala eta guztiz ere, edozeinek egin izan ahalko du familia sendagileari eskatuz gero.

Aiarako anbulatorioko Javier Gil Bengoa medikuak dio ”kontagiatzeko arriskuan egon direnak, kontagiatzeko arriskua dagoen herrialdeetan egon direnak eta beste herrialdetakoak direnak proba egitea” oso garrantzitsua dela

Test azkarra

Test azkarren ezaugarri nagusia da emaitzak 30 minutu igaro baino lehen lortzen direla, odol edo listu kantitate txiki bat erabiliz. Analisi hauen fidagarritasuna ia %100ekoa da baldin eta hiru hilabete igaro badira arriskuko praktika gauzatu zenetik

Osakidetzaren datuen arabera 2013 urtean EAEan 143 kasu berri egon ziren eta horietatik %87,4 gizonezkoak ziren. Arrisku praktikari dagokionez, sexua gizonezkoekin duten gizonezkoen transmisioak goranzko joeran jarraitzen duela dio Osakidetzak, izan ere, %55,9 homosexuala edo bisexualak ziren eta %23, 8 heterosexuala. Beranduko diagnostikoa zutenek %46, 2 izan ziren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide