Amaia Elezkano, pasaden urteko maiatzaren 23an hil zuen bere bikotekideak, bion artean 18 hilabeteko haurra zutela.
Arabako Lurralde Auzitegiko Fiskaltza, argi du Amaia Elezkano bere bikotekideak hil zuela, lo zegoenean hasi zelako erasotzen, eta Amaia ihes egiten saiatu zenean jarraitu zuelako. Hori hiltzeko asmoarekin izan zela ulertzen du Fiskaltza eta horregatik 25 urte eskatzen ditu gizonarentzat.
Horrez gain, bikotearen semearentzat eta Amaiaren gurasoentzat, diru laguntza bat eskatu dute, min moralak direla eta. Amaia hil zenean, haurra 18 hilabete zituen. Baita ere, biktimaren familiari hiltzaileari edozein kontaktua kendu nahi diote, eta kartzelatik atera eta 10 urtera Orozkora joan ezin izatea.
Epaiketa, irailaren 15ean hasi eta 22a bitartean egingo da.