1200 aiaraldear baino gehiagok parte hartuko dute Gure Esku Dago ekimenak egingo duen giza katean. Ataun eta Legazpin izango dute hitzordua Aiaraldeko biztanleek eta horren berri emateko Aiaraldea.com Gipuzkoara hurbilduko da.
Hainbat hedabideekin elkarlanean arituko da ataria eta bere itxura aldatuko du, zuzenean igorriko den telesaioa ikusgai izango baitu.
Twitter korrontearen bitartez bidaia, prestaketa, giza katea eta gero egingo den jaiari buruz zuzenean informatuko du proiektu komunikatiboak. Horretarako #GeuErabaki hashtag, besteak beste erabiliko du.
Giza kateak protagonismoa izango du astelehenean ere. Argazki bildumak eta bideoa argitaratuko baitu Aiaraldea.com-ek.
Parte-hartzaileek ere ekarpenak egin ditzakete twitter-en @aiaraldea aipatuz edo 688848152 telefonora whatsapp mezuak bidaliz.