Datorren larunbatean, ekainak 7, Arabako Adineko pertsonen I. Topaketa ospatuko da Artziniegan. Bertoko jubilatu taldeak gonbidatuta, lurralde osoko 300 pertsonak herrira hurbiltzea espero da.
Ekimena, Artziniegako jubilatuek egiten zituzten txangoen harira jaio zen, Alejandro Parro Villate bertako jubilatuen elkarteko zuzendaria azaltzen duenez: Haiek beste herri batzuetara doazen bezala, Arabako adinekoak bertara erakartzeko asmoarekin jaio zen.
Beraz, lurraldearen gainontzeko herrietako elkarteekin kontaktuan jarri ziren eta hurrengo larunbata, ekainak 7, adostu zuten Arabako adinekoen topaketen abiapuntua finkatzeko. Hala, hurrengo urtean Agurainen egiteko asmoa dagoela adierazi du Parrok.
Egunean zehar bisitariak herria ezagutzeko, Artziniegako elkarte ezberdinekin kontaktuan jarri dira. Trikitixarekin agurtu ostean, herria ikusteko aukera izango dute hiru museoekin batera.
Eguerdiko 12.30tan Esku Pilotako partidak ikusi ondoren, meza abestera joateko aukera izango dute.
Gero, herriko kiroldegian bazkaldu ondoren, frontoian musika egongo da arratsaldeko 19.00ak arte.
Momentu horretan Arabako adinekoen topaketari amaiera emango zaio.