Aiaraldeko ikasleak, beste urte batez selektibitateari aurre egiten

Txabi Alvarado Bañares 2014ko eka. 4a, 09:10

Gaur hasi dira Unibertsitatera sartzeko hautaprobaren azterketak, eta bihar bukatuko dira.
Aiaraldeko dozenaka ikasle daude proba hori egiten. Laudio Ikastolako, Laudioko Institutuko, Zaraobe Institutuko eta Laudioko LHUIko ikasleek Gasteizeko Campusean daude azterketak egiten, Andra Mari ikastetxekoak, Leioan.

Gaur hasi dira Unibertsitatera sartzeko hautaprobaren azterketak, eta bihar bukatuko dira.
Aiaraldeko dozenaka ikasle daude proba hori egiten. Laudio Ikastolako, Laudioko Institutuko Zaraobe Institutuko eta Laudioko LHUIko ikasleek Gasteizeko Campusean daude azterketak egiten, Andra Mari ikastetxekoak, Leioan.

Gaurdanik bihar arte Aiaraldeko dozenaka ikaslek erronka garrantzitsua dute eskuartean: selektibitatea. Unibertsitate publiko zein pribatuan sartzeko 4 puntuko kalifikazioa lortu behar da gutxienez azterketa horretan, eta ahalik eta nota altuena izatea komeni da , unibertsitateko gradu bakoitzak sarrera-nota bat jarria duelako, ikasketa horiek egin nahi dituzten ikasleen arabera altuagoa edo baxuagoa dena.

Ikasle bakoitzaren nota, baina, ez da Selektibitateko azterketekin soilik zehazten. Nota horren %60a Batxilergoan osatutako notak zehazten du, eta gainontzeko %40a, berriz, selektibitateak. Hortaz gain, ikasleek puntuazio estra bat jasotzeko aukera daukate ikasi dute Batxilergo modalitateko ikasgaiekin lotutako azterketak eginda. Azterketa horiek Selektibitatearen fase orokorrarekin batera egiten ari dira ikasleak.

LOMCEren aldaketak Selektibitateak, baina, iraungitze data jarria dauka jada: 2017an egingo da azkenengo aldiz, LOMCE lege berriak unibertsitatera sartzeko azterketen nondik norakoak aldatuko baititu.

Hala salatu dute Aiaraldeko Gure Hezkuntza plataformatik. Plataformako kide den Toño Vallek azaldu du urte horretan selektibitatea Batxilergoko Errebalida deritzon proba batengatik ordezkatua izango dela.

Errebalida aprobatzea derrigorrezkoa izango da Batxilergoko titulua lortzeko, eta “Estatu Espainiarrak ezarriko ditu azterketaren irizpide eta ezaugarri guztiak”, Vallek salatu duenez. “Hauxe dela eta, badirudi, bere hizkuntza daukaten erkidegoek ezingo dutela bere hizkuntza ebaluatu azterketa horretan”.

Baina 1974-1975 ikasturtetik indarrean dagoen Selektibitatea ere “polemikoa” izan dela gaineratu du Vallek. “Ikastetxeen autonomiaren aurka doa, ikasleak Batxilergoan egindakoa Unibertsitateak ebaluatzen baitu eta ez ikastetxeak.

Hortaz gain, Batxilergoko ikasleek mota horretako probak “inolako eskarmenturik gabe” egin behar dituzte, ikastetxeek ikasleek “ebaluazio jarraituaren bidez ebaluatzen dituztelako Batxilergoko bi ikasturteetan zehar, plataformako kidearen hitzetan.ç

 

Batxilergoa eta selektibitatea, aiaraldear gehienek euskaraz

Aiaraldeko ikasleen gehiengoak euskaraz egiten ditu bai Batxilergoa eta baita Selektibitatea ere. Ezkerreko irudian azaldu egiten diren
grafi koetan 2012-2013 kurtsoko datuak azaltzen dira.

Datu horien arabera ikasturte horretan 186 aiaraldear matrikulatu ziren euskaraz, eta 71 gazteleraz. Selektibitatearen kasuan, baina, igo egiten da selektibitatea euskaraz egiten dutenen proportzioa: 2012- 2013 kurtsoan 126 ikaslek egin zuten hautaproba euskaraz (ohiko eta ezohiko deialdietan). Gazteleraz, berriz, 31 pertsonek baino ez zuten egin.

Alde nabarmena dago baita Batxilergoan matrikulatzen diren eta gero Selektibitatea egiten duten ikasleen artean. Ezkerreko grafikoan ikusi daiteke 2012-2013 ikasturtean 257 aiaraldearrek egin zutela.

Batxilergoko 2. maila, baina horietatik 140ek baino ez zutela gero hautaproba egin. Baina ikastetxeek azpimarratu dute horrek ez duela esan nahi gutxik jaso dutela Selektibitatera aurkezteko formazio nahikoa. Izan ere, badaude Btaxilergoaren ostean unibertsitatean baino lanbide heziketan sartzeko asmoa duten ikasleak, eta horretarako ez dute hautaproba egin behar.

Batxilergoaren ebolzuioari dagokionez, igoera txiki bat egon dela ikusi daiteke: 2010ean 250 ikasle matrikulatu ziren 2. batxilergoan.
2012-2013 kurtsoan zazpi pertsona gehiagok egin zuten.

Selektibitatera aurkeztu diren ikasleen kopuruan, berriz, jaitsiera txiki bat eman da: 155 aurkeztu ziren 2009-2010 ikasturtean (lehen deialdian). Iaz, berriz, 140 aurkeztu ziren. 15 ikasleko jeitsiera hori, baina, ez da oso handia, eta ausazkoa izan daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide