Nork ikusi du igel txiki hau ugaltzeko putzuetara heltzeko ahalegina egiten?

Erabiltzailearen aurpegia Maider Iglesias 2013ko urr. 21a, 18:52

Asko dira Euskal Herrian industrializazioa, abeltzaintza intentsiboa edota zura ustiatzeko zuhaitz landaketak direla eta haien ondare naturala galdu duten eskualdeak. 

Aiarako bailarako zenbait lekuetan, aldiz, naturaren jatorrizko izana topa dezakegu oraindik ere. 

Hala ere, gauza asko egin daitezke hobetzeko, edozein jarduerak gizakia eta naturaren arteko oreka fina alda dezakeelako. 

Ezagutzen duguna da babesten dugun bakarra, beraz, ezagutu dezagun Aiara eta bere berezitasunak. 

Asko dira gure eskualdean topa ditzakegun animalia espezieak, adibidez. Askotan, inork ohartu gabe gertatzen dira pizti hauek protagonista dituzten ikuskizunak. 

Anfibioen artean, adibidez, baso-igel jauzkaria dugu Aiarako altxorra. Nork ikusi du igel txiki hau otsaileko gau euritsuetan ugalketa putzuetara heltzeko ahalegina egiten? 

Zenbait lekuetan ehunka ale ikus daitezke errepide, harrapari eta gainerako arriskuei aurre egiten haien ondorengoek aukera eduki dezaten; gizakiak instant batean suntsi dezakeen aukera. 

Zergatik? Ezagutzen ez duguna errespetatzen ez dugulako. Eta, Aiarak, ezagutzeko aukera paregabeak eskaintzen dizkigula ohartu behar gara.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide