Guztiz harrituta nago. Txinan, Errusian, Frantzian, Mexikon... jarri dute lana

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Sojo 2013ko urr. 21a, 19:04

Apirilean estreinatu genuen nire azken film laburra, “Loco con ballesta”. Sei hilabete pasa dira Medina del Campoko jaialdian lehenengo emanaldia egin genuenetik eta filmaren bidea ikaragarria eta luzea izan da. Ia berrogei zine jaialditan egon da. Espainiar estatuan ez ezik kanpoan ere hartu digute filma. Guztiz harrituta nago ezen eta Txinan, Errusian, San Marinon, Frantzian, Mexikon, Iparramerikako Estatu Batuetan eta Belgikan jarri baitute nik burututako lana. Gidoia etxeko bakardadean idatzi ondoren, finantzazioa lortuz Banatu Filmak produktoreari esker 2012ko irailean filmatu genuen. Postproduziozko lanak jasan ondoren, apirilean gure estreinaldia heldu zitzaigun. Eta arrakastatsua gainera, sari bat eman ziguten eta. Hortik Aurrera ikaragarrizko ibilaldia bete dugu. Euskal Herritik, Kataluniara, hortik Gaztelara, gero Extremaduran ere egon gara, Andaluzia, Aragoi eta Valentzia ahaztu barik. 

Estatuko eremu guztietara heldu da gure lana. Bidaiak dibertigarriak izan dira. Sari batzuk lortu ditugu. Lleidako jaialdi batean bi urdaizpiko irabazi genituen. Badajozeko beste batean beste urdaiazpiko iberiko bat, gainera. Lagun asko egin ditugu, batzuk zinemari lotutakoak;  beste batzuk ez. Baina bidea ez da hemen bukatzen, hurrengo hilabetetan atzerrira joango gara eta gainera hasi dira jartzen pelikula Canal Plusen. Estresa?  Bai, baina gustura.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide