Azkenengo osoko bilkuran Aiarako Koadrilak onartu du Garbiguneen araudien aldaketa. Horri esker obra txikien hondakinak kudeatuko dituzte. Eusko Jaurlaritzak hiri hondakintzat jo ditu obra txikiek eragindako zaborrak eta horiek kudeatzeko araudia aldatu dute Aiarako Koadrilan.
Aldaketa berriaren arabera obra txiki baten aurrean -etxebizitzetan egiten dena eta egiturari ez dagokiona- udal teknikariek erabakiko dute zein izango den sortuko diren hondakin kopuruak, obra bakoitzaren ezaugarrien arabera.
Teknikariek egindako balorazioa aintzat hartuko dute Garbiguneetan obra horien hondakinak onartu eta kudeatzeko -orain arte zabor hori ez baitzen Garbigunera eraman behar-.
Zabor zerbitzua
Osoko bilkura berean Inbisa enpresaren kontratua luzatu dute bi urtez. Inbisak zabor zerbitzua ematen dio koadrilari.