Eskualdeko alkate guztiek -Karlos Arranz, Agurtzane Llano, Josu San Pedro, Josune Irabien, Victor Egia, Itziar Duoandikoetxea, Josu Artetxe, Sergio Tato eta Natxo Urkixo-, prentsaurrekoa eskaini dute eguerdian Pablo Gorostiaga eta Patxo Murga preso laudioarren askatasuna aldarrikatzeko.
Natxo Urkixo Laudioko alkateak irakurri duen testuaren bitartez gogoratu dute Pablo Gorostiaga eta Patxo Murga Egin egunkaria babestu eta bultzatzeagatik daudela kartzelan.
Jarduera politiko hutsa egiteagatik espetxeratu dituztela salatu dute eta aipatu dute Patxi Lopez edo Juan Jose Ibarretexe lehendakariek ere bere jarduera politikoa dela eta legeari aurre egin diotela.
Aldi berean, alkateek azpimarratu dute Pablo Gorostiaga eta Patxo Murga presoek 70 urte baino gehiago dituztela eta legez kalean egon beharko liratekeela. Presoek eskatu dute neurri hori hartzea eta alkateen ustez pertsona edo gauzen aurkako kalteak eragiteagatik espetxeratu dituztenez, jokaera ankerra da kartzelan mantentzea.