"Eskualdean mendi txirrindularitzaren osasuna oso ona da"

Erredakzioa 2014ko mai. 30a, 16:50

IVAN RUIZ (Amurrio, 1982) mendi txirrindularia da eta Transibilbideak proiektuan parte hartu du. Txirrindulari ugariren artean Euskal Herritik zehar ibilbidea egin dute jendeak igaro dezan. Elkarlanean egindako egitasmoa da eta creative commons lizentziapean dago.

 

Zertan datza egin duzuen proiektua?

IVAN RUIZ (Laudio, 1982) mendi txirrindularia da eta Transibilbideak proiektuan parte hartu du. Txirrindulari ugariren artean Euskal Herritik zehar ibilbidea egin dute jendeak igaro dezan. Elkarlanean egindako egitasmoa da eta creative commons lizentziapean dago.

 

Zertan datza egin duzuen proiektua?

Transibilbideak mendi txirrindularako ibilbidea egin du elkarlanean. Helburua da Euskal Herriko natura gunea garrantzitsuenak biltzea.

Ibilbideak komunitateko kidea naiz eta han jaio zen proiektuaren ideia eta ondoren oinarri batzuk zahaztu genituen, jakiteko nondik nora joan behar genuen eta irizpide horien arabera lanari ekin genion.

 

Zein da zuk egindako ekarpena?

Lehenik eta behin ikusi genuen ibiltari bakoitza non bizi den, zein den bere lurraldea eta horren ezagutza maila.

Hori dela eta nik Artziniegatik Añanako gatzagetara zatia bete dut. Froga ezberdinak egin nituen eta nire ustez bide hoberena hurrengoa da: Artziniegatik Kexaara joan, gero Maroñora, hortik Urduñara eta handik Goiuriko ur-jausira eta gero Baldegobiara Añanan bukatzeko.

Aiaraldean bereziki interesgarritzat jotzen ditut Maroñoko urtegia eta Nerbioiko ur-jausia. Euskal Herrian hainbat leku politak daude: Gaztelugatxe, Bardeak...

Gure lurraldea oparoa da zentzu horretan.

 

Zein da proiektuaren hurrengo urratsa?

Momentuz aurkeztu nahi dugu hainbat lekutan eta gero gustatuko litzaiguke jende berria sartzea proiektuan beraiek ere ekarpenak egin ditzaten; zuzentzen edo datu gehiago ematen.

Guk egin duguna lehenengo bertsioa da.

Laguntza emateko ibilbideak sar daitezke eta transibilbideak foroan parte hartzeko prest egongo dira.

 

Zenbat urte eman dituzu mendi txirrindula munduan?

Txikitatik mendian ibili naiz oinez gehienetan, baina mendi bizikletaz askotan joaten nintzen lagunekin. Azken urteetan lagun batekin zaletasuna asko garatu dut.

Dena den ibilbide luzea da. Mendian ibiltzen nintzenean oinez erreportajeak egiten nituen interneten eta horri esker webgune garrantzitsuak ezagutu nituen: mendiak.net edo ibilbideak. Eta azken honetan komunitate handia ezagutu nuen mendi txirrindularitzaren inguruan.

 

Zein da zaletasun horren osasuna eskualdean?

Osasuna oso ona da. Jende asko dabil orain eta hori polita da, proiektu berriak jaio daitezke. Ez legoke txarto Aiaraldean mendi txirrindularitzaren inguruko zentroa sortzea edo.

Baina hori bai, kontu handiz ibili behar gara lasterketekin eta parte-hartzaileen kopurua mugatu beharko genuke. Mendia erraz izorratzen da eta 1000 pertsonek ezin dute bide bera igaro.

 

[video:http://vimeo.com/96712362 height:250]

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide