ASASAM elkarteak ekintza berriekin ospatuko du 25. urteurrena

Erredakzioa 2014ko maiatzaren 29a

ASASAM elkarteak osasun mentalaren esparruan lan egiten du, formalki, duela 25 urte. 1989an jaio zen legalki -nahiz eta 1985ean hasi zuten bere jarduera- eta dagoeneko 190 bazkide ditu.

ASASAM elkarteak osasun mentalaren esparruan lan egiten du, formalki, duela 25 urte. 1989an jaio zen legalki -nahiz eta 1985ean hasi zuten bere jarduera- eta dagoeneko 190 bazkide ditu.

Urteurrena ospatzeko prentsaurrekoa eman du ASASAM-ek. Elkarteko lehendakaria Maria Angeles Arbaizagoitia, Gurutze Villanueva langilea eta Maria Isabel Garcia erabiltzailea ez ezik, erakundeen ordezkari ugari ere egon dira ekitaldian, eskualdeko hainbat alkate eta tokiko zinegotzi-Natxo Urkixo, Josune Irabien, Sergio Tato eta Josu San Pedro, besteak beste-, Eusko Jaurlaritzaren koordinatzaile sozio-sanitarioa Jose Antonio de la Rica eta Arabako Foru Aldundiko zerbitzu sozialen arduraduna Paloma Aranceta.

Guztiek goraipatu dute ASASAM-ek egindako lana ez bakarrik gaixotasun mental larriak pairatzen dituzten pertsonei zerbitzuak eta laguntza ematen dietelako. Gaixotasun mentalen inguruan dauden estereotipoak ezabatzeko egindako ibilbidea ere azpimarratu dute.

Elkarteak, bestalde, gogoratu du hiru esparrutan lan egiten duela: gaixoekin -babesa emateko eta bere autonomia lantzeko-, bere senideekin -laguntza eskaintzeko- eta komunitatearekin -gaixoen gizarteratzea sustatzeko-.

Bitarteko berriak

Urteurrena ospatzeko tresna berriak eskainiko ditu ASASAM-ek. Maria Angeles Arbaizagoitia lehendakariak adierazi du 120 pertsona laguntzen dituztela, baina jende gehiago dagoela eskualdean arazoei aurre egin behar diena. Horiei heltzeko eta haien zerbitzuak eskaintzeko bitarteko berriak erabiliko dituzte.

Kanpaina

ASASAM-ek “elkarrekin hobea da bizitza” kanpaina abiatuko du. Bere helburu garrantzitsuena da osasun mental arazoei aurre egiteko laguntza behar dela adieraztea. “Hobeto sentitzeko beharrezkoa da babesak bilatzea” azaldu du elkarteak. Horretarako kolektiboaren irudi normalizatua behar dela uste du.

Mezuaren zabalpenerako ASASAM-ek webgunea eta irudi korporatiboa berritu du eta gainera argazki lehiaketa antolatuko du osasun mentalarekin loturiko egoerak islatzen dituzten argazkien bila: senide eta gizartearen babesa, umorea, kirola, aisialdia...

Bestalde, 25 urte horietan lagundu dutenei omenaldia egin nahi die ASASAM-ek eta ekitaldiak gauzatuko dituzte zentzu horretan.

Erakundeekin elkarlana

ASASAM-ek hainbat erakunde publikorekin harremana garatu du gaixoen gizarteratzea bultzatzeko eta horren adibidea da Amurrioko Udalak zabaldu duen ekimena. Elkartearen zenbait erabiltzailek landareak hazten dituzte zentro-okupazionalean eta landare horiek erabiliko ditu Udalak lorategietan jartzeko.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide