Europako Hauteskundeak: Emaitzak

Erredakzioa 2014ko mai. 25a, 21:56

 

EAJk lortu ditu boza gehien Aiaraldea mailan, baina 927 galdu dituzte

Bildu, UPyD eta ordezkaritza txikiko alderdiak ez beste talde politiko guztiek 2009an baino emaitza txarragoak lortu dituzte

Podemos bostgarren indar politikoa izan da eskualde mailan, bozen %6.62arekin

UPyDk zazpikoiztu egin du ia eskualdean lortutako emaitza, eta alderdi txikiei bozkatzeko nabarmen egin du gora

Arratsaldeko 20:00etan itxi dira Aiaraldean hautes-ontziak.

Udalerrietako lehenengo datuak jaso dira dagoeneko (gehiago jaso ahala albistea eguneratzen joango gara):

 

2009ko Europako Hauteskundeen emaitzak

2009ko Europako Hauteskundeetan parte hartzea %43,07koa izan zen. Parte hartze handiena izan zuten herriak Arrankudiaga (%58,83) eta Arakaldo (%57,5) izan ziren. Parte hartze txikiena aldiz, Laudion (%40,8) eta Amurrion (43,65).

2009an EAJ izan zen bozka kopuru handiena jaso zuen alderdia, botoen %37,81 jaso zuen (5682). Bigarren indar bozkatuena Iniciativa Internazionalista izan zen, %18,72arekin (2814 bozka), hirugarrena PSOE, %17,77arekin (2671 bozka), laugarrena PP alderdia bozen %15,87arekin (2385). Eusko Alkartasunak eta Aralarrek BNG eta ERCrekin egindako koalizioak bozken %5,98 erdietsi zuen.

EAJ garaile izan zen Aiaraldeko 9 udalerrietan, Laudion jaso zuen botoen ehunekorik txikiena (%30,47) eta Orozkon aldiz handiena (emandako bozken %63,52a). 

Iniciativa Internacionalistak bozka kopuru handiena Arrankudiagan jaso zuen (%31,26) eta txikiena aldiz Artziniegan (%12,97). 

Aiaraldeko hirugarren indar bozkatuena izan zen PSOEk bozka kopuru handiena Laudion jaso zuen (%26,56) eta txikiena aldiz Okondon.

Alderdi popularrak Amurrion izan zuen babes handiena (bozka guztien %21,49) eta Arakaldon txikiena.

Emaitzak 2009an udalerriz-udalerri 

LAUDIO: Lehenengo indarra EAJ (%30,47), bigarren indarra PSOE (%2656), hirugarrrena Inic.Internacionalista (%18,05) eta laugarrena PP (%15,92).

AMURRIO: Lehenengo indarra EAJ (%38,15), bigarren indarra PP (%21,49), hirugarren Iniciativa Internacionalista (16,29) eta laugarren PSOE (%12,6).

URDUÑA: Lehenengo indarra EAJ (%40,91), bigarren indarra Iniciativa Internaziolista (% 22,91), hirugarrena PSOE (15,17) eta laugarrena PP (11,79).

AIARA: Lehenengo indarra EAJ (%46,03), bigarren indarra Iniciativa Internaziolista (% 15,41), hirugarrena PP (15,21) eta laugarrena PSOE (11,92).

OROZKO: Lelehenengo indarra EAJ (%63,52), bigarren indarra Iniciativa Internaziolista (% 16,25), hirugarrena PP (7,65) eta laugarrena PSOE (5,03).

ARTZINIEGA: Lelehenengo indarra EAJ (%34,40), bigarren indarra PP (% 20,41), hirugarrena PSOE (17,64) eta laugarrena Iniciativa Internaziolista (12,97).

OKONDO: Lelehenengo indarra EAJ (%50,40), bigarren indarra Iniciativa Internaziolista (%19,79), hirugarrena EA-ARALAR-ERC-BNG koalizioa  (13,19) eta laugarrena  PP (11,87). 

ARRANKUDIAGA-ZOLLO: Lelehenengo indarra EAJ (%52,83), bigarren indarra Iniciativa Internaziolista (% 31,29), hirugarrena EA-ARALAR-ERC-BNG koalizioa eta laugarrena PP (4,99).

ARAKALDO: Lelehenengo indarra EAJ (%50), bigarren indarra Iniciativa Internaziolista (% 26,09), hirugarrena PSOE (8,7) eta laugarrena EA-ARALAR-ERC-BNG koalizioa (4,35) Pprekin berdinduta ehunekoetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide