Bukatzear dago Aiaraldeko futbol taldeen denboraldia. Denboraldi gazi-gozoa izan da. Talde gehienak maila berean mantenduko dira, bainabadaude mailaz jaitsi edo igoko direnak ere. Mailak maila, talde gazteenek lortu dituzte emaitza onenak, horietako batzuk txapeldun izaterairisteraino. 50 baino gehiago dira lehian aritu diren eskualdeko taldeak.
Amaiera jo du Aiaraldeko futbol taldeen denboraldia eta orokorrean balorazio positiboa atera dute gehienek sasoiaren inguruan. Anitzak dira bila daitezkeen ikuspuntuak baina harrobiko gaztetxoek bete duten urte txalogarria da zinez merezi duena, hurren-go urteetan “handiek” hurbil jarraitu beharko dituzten futbolari hasi berriena, alegia.
2013-14an kategoria gorenean C.D. Laudio aritu da lehian, 2.B mailan, alegia. Tamalez Real Madril handiaren aurka jokatzeko gol baten faltan geratu zen taldearen titularra ezin liteke beste bat bat izan. Urriaren erdialdean Olímpic de Xátivaren aurka kopan 2-2 berdindu eta penaltietan galdu ostean talde valentziarrak Lehenengo Mailako klubekin neurtzeko eskubidea penaltietan nola kendu zieten ikusi ostean albisteak gogor jo zuen Laudion: Xátiva Real Madril izango zuen aurrez aurre hirugarren errondan, eta baita paper oroigarria bete ere bertan, etxean berdinketa (0-0) lortu ostean Bernabeun bakarrik galdu zuten eta (2-0). Hortik aurrera taldearen jaitsiera eta arazo ekonomikoek markatu dute denboraldia eta zapore gazi-gozoa geratu da zale eta klubeko kideen artean.
Erregional Preferenteko Laudio B taldeak denboraldi irregularra bete du aurtengoan, norgehiagoka oso interesgarriak maila askoz baxua erakutsi duten beste batzuekin elkarlotuz. Kategoriak, hala lere, bertan geratzeko tiketa laster eskuratzeko baimena eman die eta behin etxerako lanak beteta taldea lasaitasun egoeran bukatuko du denboraldia.Ohorezko Jubenila da neskekin batera talde arabarraren kategoria guztien artean posturik onena lortu duena. Denboraldi erdialdera arte igoeragatik borrokan egon dira zuri-gorriak baina lesioek ez diete batere lagundu eta Olarizu nahiz Amurrioko taldeek sartutako 6. martxa ezin izan dute jarraitu azkenean laudiarrek.
Nesken lehenengo taldeak denboraldi txalogarria bete du oraingoan ere, eta urtez urte erakusten doan hobekuntzan beste aurrerapauso bat eman dute. Ez da batere erreza orain urte gutxi sortutako kategoriako jokalariek egin duten lana eta entrenatzaile nahiz kirolariek etorkizunera harro begiratzeko eskubide osoa bermatu dute.Kadete mailako gaztetxoek ba-zekiten, azkenik, denboraldi gogorra izango zutela aurretik eta altxatzeko lehenbizi erori behar dela ikasteko sasoia izan dute aurtengoa. Norgehiagokek eta entrena-menduek ematen duten esperien-tzia handiagoarekin, dudarik ez da hurrengo denboraldia zerikusirik ez duela izango laudiarrentzat.
Bizkaitarrak fin
Bestalde, Arrankudiagako Indarra klubak denboraldi “oso ona” bete du Graciliano Martin zuzen-daritzako kidearen arabera, Erregionaleko taldearen papera bereziki azpimarratuz. Jaitsiera sahiestu ezin eta nagusien taldea ia guztiz eraberritzera behartuta ikusi ziren hasieran bost jokalarik soilik geratu baitzirelako taldean, eta horrek zailtasunak ekarri zituen lehenengo jardunaldietan. Denboraldia aurrera joan ahala, baina, hurrengo denboral-dian gogor arituko den taldea izan daitezkeela argi utzi dute, 15 parti-du galdu gabe egon ostean, horie-tako 9 garaipenak izan diren tartean. Datuak datu, mailaz igotzea besterik ezin daiteke izan Indarra-ren xedea.
Atxulaur orozkotar klubetik ere balorazio positiboa egiten dute, Roberto Santacruz taldeko kirol koordinatzailearen arabera. “Oinarriak
gutxika fnkatuz” doaz haren aburuz, eta are garrantzitsuagoa dena, “harrobiko jokalarien zenbakia handitu” egin dutela iragarri du. Arrankudiagako Iberlanda orain dela bi urte sortu zen eta III. Erre-gional kategoriako gainontzekoekin banan-banan lehiatzea garaipen handia da jada. Klubeko presi-dentea den Mikel Merina Riak den-boraldia “oso pozik” bukatu dutela borobildu du, eta etorkizunerako pausuak gutxika eman behar direla adierazi.Beste talde bizkaitarrak, C D. Orduñak, alegia, aurredenboraldian
fnkatutako helburuekin betetzea
lortu du, Lander Gonzalez koordi-natzaile eta entrenatzailearen hi-tzetan, eta hori “taldea egonkor-tzea” zen hasieratik bertatik. Tal-dearen denboraldia oso ona izan da haren ustez eta gogorarazi nahi izan du hirugarren mailara igotze-ko txartela lortu zuten denboraldi berean igo zirela bigarren mailara, gutxi batzuen esku dagoen erron-ka lortuz. Bestalde Senior Emaku-mezkoen taldeak orain gutxira arte kopagatik lehiatzen egon da eta haien denboraldia sinpleki “brutala” bezala defnitu du Gonzalezek.
Ander Gaviñak ere, Amurrio futbol taldeko kirol zuzendariak, eskualdeko gainontzeko kluben eskema jarraitu eta denboraldia “oso positibo” bezala hartu du, Kaskagorri eta Etorkizunako taldeetan. Bertan jokalariak hautatzen ez direla azpimarratu du, “denek jolasten dute”, berak azaldu bezala, kirola jendarteari hurbiltzea baita haien xede nagusia irabaztearen aurretik. Edonola ere, jokalari eta talde oso balizkoak dituztela gaineratu nahi izan du. Aurtengo futbol denboraldia aurki amaituko da