Uda ate joka dugu eta aurten berriro ere umeentzako ekintzak, tailerrak, udalekuak, jolas ludikoak eta abar antolatu izan dira eskualdean. Aukera ona udan ere euskaraz ikasteko, dibertitzeko eta bizitzeko.
Laudio
“Umeentzako Udako Tailerrak” bueltan izango ditugu berriz ere uztailaren 1tik 14a arte eta 15tik 29a arte Kultur Etxeko aretoetan 10:00etatik 13:00etara, 2002 – 2008 urteen artean jaiotako Laudioko umeek jolasak, tailerrak, irteerak e.a. disfruta ditzaten. Ekitaldi honen prezioa 22 €-koa da.
2009 eta 2010 urteetan jaiotako umeek ere ekintzak izango dituzte Kultur Etxean uztailaren 1tik 14a arte edo 15tik 29a arte. Haientzat Kultur Etxeko jolastokia martxan jarriko da goizeko 11:00etatik 13:00etara. Prezioa 15 €-koa da.
Izen emateak Kultur Etxeko harrera-tokian bete beharko dira ekainaren 6a baino lehen. Zozketa egin behar izatekotan hau ekainaren 13an Kultur Etxean bertan 18:00etan burutuko da eta publikoa izango da. Dauden plazen %5a zozketatik kanpo geratuko da egoera berezia bizi duten herriko umeentzat. Plaza hauek udalak banatuko ditu.
Informazio gehiagorako www.laudiokoudala.net edo Udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan.
Aiaran
Etxaurren eta Luiaondon 4 eta 13 urte bitarteko neskamutikoentzat “multikirol eta abentura ekintzak” eskainiko dira uztailaren 1etik 31ra , 10:00etatik 13:30etara . Egun horietan ekintza ugari antolatuko dira: eskulanak jolas ludikoak, jolas koo- peratiboak, gymkhanak, uretako ekintzak, kirolak, abenturak...
Erroldatutakoek lehentasuna izango dute izena emateko orduan. Inskripzio epea Maiatzaren 26tik ekainaren 16ra (biak barne) burutuko da eta antolatzaileek adierazi bezala, plaza kopuru mugatua izango da. Prezioari dagokienez, ume bat 55 euro, bi ume 80 euro eta hiru ume 105 euro.
Era berean, Okondoko Udalak “udalekuak jarduerak euskaraz“ eskainiko ditu uztailaren 1etik 31a, asteleheneik ostiralera 10:00etatik 13:30etara. Informazio gehago eskuratzeko hurrengo telefono zenbakira dei daiteke 945399013.