Nabarmentzeko gertakaririk gabe garatzen ari da hauteskunde eguna Aiaraldean ere. Espainiako Gobernuak emandako datuaren arabera, eguerdiko 14:00etan parte hartzea Euskal Autonomia Erkidegoan %24,38koa izan da, iaz baino puntu bat gehiago. Arabako eta Bizkaiko parte hartze dautei begiratuta, EAEn bezala, bi herrialdeetan ia puntu bat igo da parte hartzea 2009ko eguerdiko datuak aintzat hartuta.
Gaueko 23:00ak arte ez dira publiko egiten hasiko gaurko hauteskundeen emaitzak. Aiaraldea.com web-gunean datuak jaso ahala egingo ditu publiko eskualdeko 9 udalerrietan jasotako emaitzak.
2009ko Europako Hauteskundeen emaitzak
2009ko Europako Hauteskundeetan parte hartzea %43,07koa izan zen. Parte hartze handiena izan zuten herriak Arrankudiaga (%58,83) eta Arakaldo (%57,5) izan ziren. Parte hartze txikiena aldiz, Laudion (%40,8) eta Amurrion (43,65).
2009an EAJ izan zen bozka kopuru handiena jaso zuen alderdia, botoen %37,81 jaso zuen (5682). Bigarren indar bozkatuena Iniciativa Internazionalista izan zen, %18,72arekin (2814 bozka), hirugarrena PSOE, %17,77arekin (2671 bozka), laugarrena PP alderdia bozen %15,87arekin (2385). Eusko Alkartasunak eta Aralarrek BNG eta ERCrekin egindako koalizioak bozken %5,98 erdietsi zuen.
EAJ garaile izan zen Aiaraldeko 9 udalerrietan, Laudion jaso zuen botoen ehunekorik txikiena (%30,47) eta Orozkon aldiz handiena (emandako bozken %63,52a).
Iniciativa Internacionalistak bozka kopuru handiena Arrankudiagan jaso zuen (%31,26) eta txikiena aldiz Artziniegan (%12,97).
Aiaraldeko hirugarren indar bozkatuena izan zen PSOEk bozka kopuru handiena Laudion jaso zuen (%26,56) eta txikiena aldiz Okondon.
Alderdi popularrak Amurrion izan zuen babes handiena (bozka guztien %21,49) eta Arakaldon txikiena.
Emaitzak udalerriz-udalerri
LAUDIO: Lehenengo indarra EAJ (%30,47), bigarren indarra PSOE (%2656), hirugarrrena Inic.Internacionalista (%18,05) eta laugarrena PP (%15,92).
AMURRIO: Lehenengo indarra EAJ (%38,15), bigarren indarra PP (%21,49), hirugarren Iniciativa Internacionalista (16,29) eta laugarren PSOE (%12,6).
URDUÑA: Lehenengo indarra EAJ (%40,91), bigarren indarra Iniciativa Internaziolista (% 22,91), hirugarrena PSOE (15,17) eta laugarrena PP (11,79).
AIARA: Lehenengo indarra EAJ (%46,03), bigarren indarra Iniciativa Internaziolista (% 15,41), hirugarrena PP (15,21) eta laugarrena PSOE (11,92).
OROZKO: Lelehenengo indarra EAJ (%63,52), bigarren indarra Iniciativa Internaziolista (% 16,25), hirugarrena PP (7,65) eta laugarrena PSOE (5,03).
ARTZINIEGA: Lelehenengo indarra EAJ (%34,40), bigarren indarra PP (% 20,41), hirugarrena PSOE (17,64) eta laugarrena Iniciativa Internaziolista (12,97).
OKONDO: Lelehenengo indarra EAJ (%50,40), bigarren indarra Iniciativa Internaziolista (%19,79), hirugarrena EA-ARALAR-ERC-BNG koalizioa (13,19) eta laugarrena PP (11,87).
ARRANKUDIAGA-ZOLLO: Lelehenengo indarra EAJ (%52,83), bigarren indarra Iniciativa Internaziolista (% 31,29), hirugarrena EA-ARALAR-ERC-BNG koalizioa eta laugarrena PP (4,99).
ARAKALDO: Lelehenengo indarra EAJ (%50), bigarren indarra Iniciativa Internaziolista (% 26,09), hirugarrena PSOE (8,7) eta laugarrena EA-ARALAR-ERC-BNG koalizioa (4,35) Pprekin berdinduta ehunekoetan.