Asteburuko zinema eskaintza eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Lander Arteaga Egiluz 2014ko mai. 23a, 12:21

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera eta gure herrietara. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan ohiko bi herriak baieztatu dituzte emanaldiak: Laudio eta Amurrio.

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera eta gure herrietara. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan ohiko bi herriak baieztatu dituzte emanaldiak: Laudio eta Amurrio.

Oblivion

Laudion, larunbatean, maiatzak 24, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 20:00tan, Tom Cruisek pasaden urtean estreinatutako zientzia fikziozko film interesgarri bat: Oblivion. 60 urte lehenago Lurra suntsitua izanetik, gizakiak beste planeta batean bizi dira, baina Jack izeneko soldadu bat bueltan bidaliko dute gure planetaren egoera aztertzeko. TRON Legacy filmaren zuzendaria izandako Joseph Kosinski da pelikula honen burua da, istorioa berak idatzitako komiki batean oinarritzen delarik. Tom Cruise da protagonista nagusiena, eta berarekin batera Olga Kurylenko, Andrea Riseborough edota Morgan Freeman bezalako aktore interesgarriak ikusiko ditugu. Ez ohizko zientzia fikziozko film sakon eta entretenigarri bat Oblivion, zineman ondo pasatzeko aukera ona.

Dallas Buyers Club

Amurriora goaz orain, igandean, maiatzak 18, arratsaldeko 19:30tan eta astelehenean, maiatzak 19, 20:00tan, ohi bezala Amurrioko Antzokian, aurtengo Oscar sarietan garaile ateratako pelikula bat egongo bai da ikusgai: Dallas Buyers Club. Filma Ron Woodroof rodeo cowboyaren bizitzan oinarritzen da; 1986an HIESa eta hilabete bateko bizi iraupena diagnostikatzen diotenean, edozein konponbideren bila hasiko delarik, legez kanpoko medikamenduen munduan murgilduz. Aurten, Oscar irabazleak izan diren Matthew McConaughey eta Jared Leto dira ekoizpen honen protagonista nagusienak, HIES-aren lehenengo urteetan gaixorik zeuden pertsonak izan zituzten arazoen kronika interesgarri bat izanik. Guztira, hiru Oscar jaso zituen filma honek (hirugarrena makillaje onenari izan zelarik), urte honetako film onenetariko bat izanik.

Astero bezala, zinemaren magiaz gozatzeko aukera bikainak gure eskualdean!

 

Fitxa teknikoak

 

Oblivion

Zuzendaria: Joseph Kosinski

Gidoilaria: Karl Gajdusek eta Michael Arndt

Aktoreak: Tom Curise, Olga Kurylenko, Andrea Riseborough, Morgan Freeman...

AEB, 2013. 124 minutu.

 

Dallas Buyers Club

Zuzendaria: Jean-Marc Vallée

Gidoilaria: Craig Borten eta Melisa Wallack

Aktoreak: Matthew McConaughey, Jennifer Garner, Jared Leto…

AEB, 2013. 117 minutu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide