Hirugarren aldiz, Arabako Hockey Federazioak, Aiaraldeko Kluben eta Laudioko eta Aiarako Udalen laguntzarekin, antolatuko du ekainaren 7an Gardeako Udal Hockey Zelaian 2014ko Hockey Eguna.
Hockeyzale, lagun eta kirolarien laguntzarekin antolatutako jaian familia osoarentzako eta adin guztietako programazioa egongo da. Beste urteetan bezala, goizeko 10:00etatik aurrera parte-hartzaile guztientzako ekintzak egongo dira. Maila eta adin ezberdinentzako eta ume eta gurasoen arteko hockey partiduez gain, umeentzako jolasak, herri bazkaria eta beste ekintza batzuk ere egingo dira.
Federazioaren arduradunek diotenez, 2012 eta 2013ko arrakasta errepikatu nahi dute partaidetzaren aldetik, 300 lagun baino gehiago batuz.
Izena emateko epea ekainaren 8an amaituko da. Informazioa eskatzeko Hockey Egunako facebook-eko orrian sartu ahal da, edo e-mail bat bidali ahal da hockeyeguna@arabahockey.org posta elektronikora.