Pasaden urteko maiatzak 23an Laudion, indarkeria matxistak 26 urte zituen Amagoia Elezkano eraman zuen. Ertzaintzak, bere bikotekidearen arrebaren deia jaso zuen eta Urumea kaleko etxebizitzara heldu zenean, gorputza aurkitu eta 49 urteko gizona atxilotu zuten.
Fiskaltza arabarrak, 25 urte eskatu zituen Amagoiaren bikotearentzat, 42 sastada eman izanagatik. Emakumea zauritu ostean, ihesari ekin zion bere 18 hilabeteko semea etxean utziz, baina etxeko harrera-gelara baino ez zen heldu. Kartzelaz aparte, fiskaltzak, bikotearen semearentzako 302.000 eta gurasoentzako 22.000 euroko kalte moralen ordainketa galdatu zituen ere.
Amagoia, Laudion bizi bazen ere, Orozkon jaiotakoa zenez, Orozkon elkartasun handia dago gai honen inguruan, eta horregatik bertan elkarretaraztea egingo dute emakumearen omenez. Laudioko udala ere gehituko da omenaldira.