Fracking-aren aurkako sinadura bilketa 2 hilabetez luzatzea eskatu dute

Erredakzioa 2014ko mai. 15a, 09:29

Fracking edo haustura hidraulikoaren aurkako taldeek herri ekimen legegilea gauzatzeko sinadura bilketa bi hilabetez luzatu nahi dute.

Fracking edo haustura hidraulikoaren aurkako taldeek herri ekimen legegilea gauzatzeko sinadura bilketa bi hilabetez luzatu nahi dute.

Horrela adierazi dute egindako prentsaurrekoan. Taldeek adierazi dute nahiz eta norbanako zein talde ugariren babesa izan eta kanpainak harrera ona jaso -prentsaurrekoan Laudioko Natxo Urkixo alkatea egon zen, besteak beste-, lan handia dela sinadurak biltzea. Hori dela eta bi hilabete gehiago eskatu dituzte beharrezkoak diren 30.000 sinadura biltzeko. Legeak parada hori ematen du eta aurkariek uste dute bere eskaera beteko dutela.

Aiaraldean hitzordu ugari sinatzeko 

Eskualdean hurrengo egunetan hiru aukera izango dituzte herritarrek sinadura emateko eta Fracking-aren aurkako legea sustatzeko.

Lehenengoa gaur izango da. Fracking Ez Aiaraldea-ko kideak San Isidro azokan egongo dira goizean zehar.

Bigarren hitzordua bihar arratsaldean izango da, 17:30etatik aurrera. ADIE taldeak mahaia jarriko du Orozkoko Zubiaur plazan sinadurak jasotzeko eta informazioa banatzeko.

Txakolin Egunean, igandean, hainbat taldek eta ekoizlek egingo duten bezala, Aiaraldeko hausturaren aurkako plataformak mahaia jarriko du Amurrion egingo den azokan.

Bestalde, maiatzaren 30ean, ostirala, hitzaldia eskainiko dute Fracking-aren aurkariek Arrastarian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide