Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera eta gure herrietara. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan bi herrik baieztatu dituzte emanaldiak: Amurrio eta Laudio.
Tomboy
Laudion, larunbatean, maiatzak 17, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 20:00tan, Frantziatik heltzen zaigun film txiki bezain hunkigarri bat: Tomboy. Bere nortasun sexuala argi ez duen 10 urteko ume batek, bere bizitza berregiteko aukera aurkituko du, familiarekin batera etxez eta herriz aldatzen denean. Abiapuntu honekin, Céline Sciamma zinemagile gazteak umeen eta nortasun-sexualen inguruko hausnarketa interesgarri bat aurkezten digu. Bere bigarren filma izanik, zuzendari frantsesa aurrera pausu berri bat ematen du istorio kontalari bikain batean bihurtzeko.
Murderball
Laudion ere, baina igandean, maiatzak 18, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 18:30tan, eta Filmazpit ekimenaren barruan, mugak gainditzearen inguruko dokumental bat, jatorrizko hizkuntzan (ingelesa) eta euskarazko azpitituluekin: Murderball. Errugby jokalari paraplegikoek osatutako goi-lehiaketako talde bati buruzko dokumental bat dugu ekoizpen hau. Gizon horiek gurpil-aulki batean bizitzera behartu dituen istripuren bat edo gaixotasunen bat izan dute kasu gehienetan baina pelikulak, partiduetarako prestaketa erakusteaz gain, haien eguneroko bizitza nolakoa den ere azaldu nahi digu.
Eternal Sunshine of the Spotless Mind
Laudion aste honetan ikusgai izango dugun hirugarren zinema eskaintza, Keska Tabernan izango da asteartean, maiatzak 20, gaueko 21:30tan; uda aurretik Cinemascopas ekimenaren barruan antolatutako azken emanaldia: Eternal Sunshine of the Spotless Mind. Amodioa eta bere ajeak protagonistak Jim Carrey eta Kate Winslet buru dituen komedia dibertigarri bezain polit honetan. Bikote baten oroitzapenak galtzen doazen neurrian, amodioa berriro hasiko da euren artean. Kalitateko zinema, dudarik gabe, ikusle guztien aurpegietan irribarre handi bat jartzea lortuko duena, gainera.
2 francos, 40 pesetas
Amurriora goaz orain, igandean, maiatzak 18, arratsaldeko 19:30tan eta astelehenean, maiatzak 19, 20:00tan, ohi bezala Amurrioko Antzokian, joandakoen inguruko komedia dramatiko bat: 2 francos, 40 pesetas. Carlos Iglesias, aktore eta zuzendaria, da lan honen arduraduna, eta istorioa 1 franco, 14 pesetas filmak aurkezten zizkigun kontakizunen jarraipen bat da; Martín-en familia Espainian bueltan dela, Suitzara bueltako da bertan bizitzen jarraitzen duten lagunak bisitatzera. Sentimenduz beteriko ekoizpen bat, pasaden urtean espainiar estatuko familia askok bizi izandakoaren isla dena.
Astero bezala, zinemaren magiaz gozatzeko aukera bikainak gure eskualdean!
Fitxa teknikoak
Tomboy
Zuzendaria: Céline Sciamma
Gidoilaria: Céline Sciamma
Aktoreak: Zoé Héran, Malonn Lévana, Jeanne Disson...
Frantzia, 2011. 82 minutu.
Murderball
Zuzendaria: Henry Alex Rubin eta Dana Adam Shapiro
Aktoreak: Joe Soares, Keith Cavill, Mark Zupan…
AEB, 2005. 988 minutu.
Eternal Sunshine of the Spotless Mind
Zuzendaria: Michel Gondry
Gidoilaria: Charlie Kaufman
Aktoreak: Jim Carrey, Kate Winslet, Kirsten Dunst Tom Wilkinson…
AEB, 2004. 108 minutu.
2 francos, 40 pesetas
Zuzendaria: Carlos Iglesias
Gidoilaria: Carlos Iglesias
Aktoreak: Carlos Iglesias, Javier Gutiérrez, Nieve de Medina…
Espainia, 2014. 100 minutu.