Homofobiaren aurkako lehiaketa

Homofobiaren aurkako egunaren harira, eskualdeko hainbat herritan literatur lehiaketa jarriko da abian hurrengo ekainean. Horrekin lortu nahi dena, gizartea hausnarketa pertsonala egitea da, homosexualitatea ikuspuntu desberdinetatik ikustea eta horri esker homofobiarik gabeko gizartea eraikitzen laguntzea.

Horrez gain, lehiaketara euskaraz aurkezteko aukera dagoenez, jendea euskarara hurbiltzeko parada izango du. Leihaketan parte hartzeko, "Zergatik zara heterosexuala?" galderari erantzun beharko da.

Homofobiaren aurkako egunaren harira, eskualdeko hainbat herritan literatur lehiaketa jarriko da abian hurrengo ekainean. Honekin lortu nahi dena, gizartea hausnarketa pertsonala egitea da, homosexualitatea ikuspuntu desberdinetatik ikustea eta horri esker homofobia gabeko gizartea eraikitzen laguntzea. Horrez gain, sariketara euskaraz aurkezteko aukera dagoenez, jendea euskarara hurbiltzeko aukera bikaina izango du. Leihaketan parte hartzeko, "Zergatik zara heterosexuala?" galderari erantzun beharko da.

Esan bezala, euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira lanak, eta 300 hitz baino gutxiagoko luzera izan beharko dute. Pertsona bakoitzak, erantzun bakarra aurkeztu ahal izango du, eta idazlanarekin batera, izen abizenak, adina eta udalerria zehaztu behar izango ditu. Lehiaketa, ekainak 9an zabalduko da, eta 20ararte izango ditu zabalik ateak.

Amurrio, Aiara, Okondo, Orozko, Urduña, Artziniega eta Laudioko 12 eta 35 urte bitarteko edozeinek parte hartu dezake, eta sari desberdinak egongo dira egongo diren bi mailak kontuan hartuta. Lehenengo maila 12-18 urte bitarteko gazteentzat prestatuta dago, eta kontsola, joko eta liburu sorta bat ditu sari moduan. Bigarrena, aldiz, 19-35 urte bitartekoentzat pentsatu dute, eta saria tablet bat eta sexualitateari buruzko liburu sorta bat izango litzateke sariak.

Homofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna (HKNE, ingelesez International Day Against Homophobia, IDAHO), maiatzak 17an ospatzen da, 1990ko maiatzak 17an Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kendu baitzuen.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide