Intsumisioa: Borrokaren aztarna bere protagonistetan

Aitor Aspuru Saez 2014ko mai. 11a, 00:00

Intsumisioaren alde jende oso anitza bildu zen arren, elkarren artean errespetua egon zela azpimarratzen dute mugimenduan parte hartu zutenek. Jendearen sostengua nabarmentzen dute batzuek, “gizonezko gazteen borroka” zela besteek...   

Intsumisioaren aldeko mugimendua arrakastatsua izan zen eskualdean eta parte hartzaileek horren oinarria errepikatzen dute behin eta berriro: “errespetua”. 

Intsumisioaren alde jende oso anitza bildu zen arren, elkarren artean errespetua egon zela azpimarratzen dute mugimenduan parte hartu zutenek. Jendearen sostengua nabarmentzen dute batzuek, “gizonezko gazteen borroka” zela besteek...   

Intsumisioaren aldeko mugimendua arrakastatsua izan zen eskualdean eta parte hartzaileek horren oinarria errepikatzen dute behin eta berriro: “errespetua”. 

Txema Urkijo garai horretan Gesto Por la Pazeko kidea zen eta lazo urdina erabiltzen zuen bileretan. Inoiz ez zuen horren inguruan inorekin eztabaidatu, nahiz eta iritzi ezberdinak izan elkartutako pertsonek. Hori dela eta, gazte batzuek -Gorka Arteagak, adibidez- beste abokatu batekin lan egitea erabaki zuten, baina errespetua ez zen galdu.

Alicia Torrek kontzeptu bera azpimarratzen du. “Ez genituen gazteak aldatu nahi. Errespetua eta konfiantza ziren nagusi gure harremanetan”. Torre intsumisoen mobilizazioen arduradun legala zen eta goraipatzen du inoiz ez zuela arazorik izan. “Askotan poliziak probokatzen zituen baina gazteek lasaitasunez erantzuten zuten. Konfiantza emanez gero, gazteek arduraz jokatzen dute”.

Miguel Matutek kritika moduan, aipatzen du: “gizonezko gazteen borroka zen, gehienbat, intsumisioa”, aipatu du. Hala ere, Torre feminismotik hurbildu zen intsumisiora. “Nire auzokide batek hiru alaba zituen eta ez zuen arazorik. Nik hiru seme nituen eta ez nuen nahi zerbitzu militarra egin zezatela. Nire hausnarketa izan zen kasu horretan ere emakumezkoak eta gizonezkoak berdinak izan behar zirela eta ez zutela soldaduskarik egin behar”.

Protagonisten oroitzapenetan une gogorrak eta goxoak nahasten dira. Tininek aipatzen du asko izorratzen zutela kartzelako agintariek baina, aldi berean, Laudioko jendeak sostengu handia eman ziola: “Kartzelatik atera nintzenean zaku bat neukan eskutitzez beterik.”

“Esperientzia positiboa”
Urteekin esperientzia positibotzat jotzen dute guztiek. “Niretzat bizipen bat izan zen kartzelan egotea.” azaldu du Tininek.

Alicia Torrek jende asko ezagutu zuela nabarmentzen du. “Estatu Espainiarreko esparruko intsumisoen gurasoen bilera egin genuen Laudion behin”, gogoratu du. Dena oso aberasgarria izan zela dio: “Donostiako intsumiso bat bisitatzen genuen kartzelan, gurasorik ez zuen eta.”

Hala ere, une lazgarriak ere bizi izan zituen: “Ertzaintzak behin baino gehiagotan jo gintuen eta beste behin Langraitzeko kartzelara joan ginenean Txomin Unzaga babesteko, Guardia Zibilak Santi Hernandori jipoia eman zion autobusetik jaitsi eta gero. Erdi hilik utzi zuten. Hori ez dut inoiz ahaztuko”. Batzuek aukera handi bat galdu dela uste dute. Txomin Unzagak hausnartu du: “borroka horretan pertsona asko elkartu ginen eta ez gara gai izan berriro batzeko helburu askatzaileak lortzeko. Bitartean zapalduak izaten jarraitzen dugu. Azken finean, Estatuak arazo bat duenean tankeak ateratzeko mehatxua erabiltzen du.”

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide