"Euskal Herria Arraundeguorl" Internazionalista egunaren egitaraua prest da jada

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar 2014ko mai. 7a, 16:43

Arrankudiagan Maiatzaren 31n -larunbata- egingo den “Euskal Herria Arraundegourl” Internazionalismo egunaren egitaraua argitara eman dute Ernai eta Askapenak.

Egun osoko eta adin guztiei bideratutako eduki eta kultur eskaintza zabala izango duen jarduera anitza izango dira. Euskal Herriko, atzerriko eta baita Iberiar Penintsulako beste herrietako jendea ere izango dena.

Arrankudiagan Maiatzaren 31an (Larunbata) egingo den “Euskal Herria Arraundegourl” Internazionalismo egunaren egitaraua argitara eman dute Ernai eta Askapenak.

Egun osoko eta adin guztiei bideratutako eduki eta kultur eskaintza zabala izango duen jarduera anitz izango dira. Euskal Herriko, atzerriko eta baita Iberiar Penintsulako beste herrietako jendea ere izango dena.

Goizean, internazionalismoaren militantzian latzeko tailerrak izango dira 10etatik aurrera. 11:30ak aldera herrialde ezberdinek haien pintxoak prestatuko dituzte, 12:30etan munduko pintxo potea egiteko. Ordu berean, azoka hasiko da. Mota guztietako postuak izango dituena (nekazariak, abeltzainak, fracking ez!, etab.). Gainera, 12:00etan graffiti herrikoia egingo da eta umeek tailer internazionalistak egin ahalko dituzte. Nafar kantu taldea eta gaiteroak ere izango dira goizean.

Eguerdian, erakusketa izango da Filtroko ospitaleko gertakizunen eta Palestinako herrian inguruan. 13:00etan Etawasol musika afrikarra izango da plazan eta herriko bizilagunek Nikaragua herrian egindako internazionalismo lanaren esperientzia kontatuko dute. 14:30etan bazkari herrikoia egingo da frontoian eta Aiaraldeko Uluka eta Gaztelako Rojo Cancionero taldeak izango dira bazkalosteko kantuekin.

Arratsaldean, ekintza gunea Iberlandara pasako da. Bertan, 17:00etatik aurrera Irrien Lagunak izango dira eta 18:30etan bertso saioa izango da.

20:00etan ekitaldia izango da herriko plazan eta 21:00etatik aurrera kontzertuak izango dira. Oraindik talde guztiak konfirmatuta ez badaude ere, dagoeneko Arrankudiagan Siroka, Mandoilek eta Esne Beltza izango direla aurreratu dute.

EH-Palestina eguna Maiatzaren 15ean

Palestinarekiko elkartasun eguna prestatu du Askapena Aiaraldeak Laudion, Maiatzaren 15erako (Osteguna). 66 urteko okupazioa aski dela aldarrikatzeko, 18:00etan Palestinari buruzko hitzaldia egingo dute Laudioko gela balioanitzean eta 20:00etan Palestina herriarekiko elkartasun kontzentrazioa izango da Lamuza plazan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide