Euskal Jaia egingo dute Amurrion, lehenbiziko aldiz

Erredakzioa 2014ko mai. 6a, 09:45

Euskal Jaia ospatuko da Amurrion datorren maiatzaren 17an. Jai hori ospatuko den lehenbiziko aldia izango da aurtengoa, eta Udalak eta Aiara dantza taldeak antolatuko dute, beste elkarte zein norbanako batzuekin batera.

Aurten 30 urte betetzen ditu Aiara dantza taldeak, eta urteurrena ospatzeko ekimen bat egin nahi zuten. Udalak, bere aldetik, Euskal Jai bat antolatu nahi zuen. Bi ideia horien “fusiotik” sortu da maiatzaren 17an egingo den ospakizuna, dantza taldeko kide den Iraia Aspururen hitzetan.

Euskal Jaia ospatuko da Amurrion datorren maiatzaren 17an. Jai hori ospatuko den lehenbiziko aldia izango da aurtengoa, eta Udalak eta Aiara dantza taldeak antolatuko dute, beste elkarte zein norbanako batzuekin batera.

Aurten 30 urte betetzen ditu Aiara dantza taldeak, eta urteurrena ospatzeko ekimen bat egin nahi zuten. Udalak, bere aldetik, Euskal Jai bat antolatu nahi zuen. Bi ideia horien “fusiotik” sortu da maiatzaren 17an egingo den ospakizuna, dantza taldeko kide den Iraia Aspururen hitzetan.

Egun osoko egitaraua prestatu dute, oraindik detaile batzuk lotzeke dituzten arren. Goizeko hamaiketan emango zaie hasiera ekintzei, hainbat kalejirarekin. Zanpantzarrek zein txistulari taldeko kideek hartuko dute parte bertan. Handik ordu betera Euskal Ezkontza antzeztuko da, eta bertso-poteoa egongo da ostean. 18:00etan euskal dantzak ikasi eta dantzatzeko aukera egongo da, Patxi eta Konpainia taldearekin. Izargi taldearen erromeriarekin emango zaio bukaera egunari.

Euskal Jaian Aiara dantza taldearen urtemuga ospatzeko asmoa duten arren, ekimenari jarraikortasuna emateko asmoa dutela adierazi du Aspuruk. “Aurtengoa agian indartsu aterako da urteurrena dela eta; baina, printzipioz, datozen urteetan ere errepikatzeko asmoa dago”.

Euskal ezkontza
Euskal Jairako aspaldi Amurrion egiten zen ekintza bat berreskuratu dute: euskal ezkontzaren antzezpenarena. 1987. urtean egin zen azkenengo aldiz, eta orain arte ez da berriz antolatu. Aurten 30. hamarkadan girotutako ezkontza bat irudikatzeko asmoa dutela azaldu du Aspuruk.

Aspuruk azaldu du Euskal Herrian “kultur arrotza” sartu egin dela “bai frankismotik eta baita elizatik ere”. “Benetako euskal ezkontza bat” nolakoa zen erakustea izango da, beraz, ekimenaren helburua. Ezkontzaren antolaketan jende asko inplikatu dela azpimarratu du Aspuruk, eta herritarrei 30. hamarkadan girotuta jantzi, eta parte hartzera animatzeko deia luzatu die. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide