Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek hondakinak biltzeko zerbitzuen 2013ko balantzea argitara eman du. Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoak ateratako balantzean, hurrengo gaien bilketaren datuak jaso dira: etxeko landare-olio erabilia, arropa eta etxeko bestelako objektu berrerabilgarriak; inprimatze hondakinak eta mugikorrak; eta pilak eta metagailuak.
Gai horiek guztiak biltzeko zerbitzuak eskualdeko hainbat udalerritan eskaintzen dira: Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Urduña eta Orozko.
Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek hondakinak biltzeko zerbitzuen 2013ko balantzea argitara eman du. Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoak ateratako balantze honetan, honako gai hauen bilketaren datuak jaso dira: etxeko landare-olio erabilia, arropa eta etxeko bestelako objektu berrerabilgarriak; inprimatze hondakinak eta mugikorrak; eta pilak eta metagailuak.
Gai horiek guztiak biltzeko zerbitzuak gure eskualdeko hainbat udalerritan eskaintzen dira: Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Urduña eta Orozko.
Hondakin bilketaren esparruko arlo honek 74.027,45 euroko gastua sortu zuen pasaden urtean, 2013an; Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen aurrekontu osoaren %15,36, hain zuzen ere. Nabarmentzekoa da 13.084,18 euro aurreztu direla, Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmenari esker.
Balantzearen datu adierazgarrienak Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen web orrian eskuragai daude: www.ut21.org
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.