72.500 euro baino gehiago inbertituko ditu Aldundiak ekintzaileen jarduera sustatzeko

Erredakzioa 2014ko api. 30a, 11:52

Bizkaiko Foru Aldundiak ekintzaileen jarduera sustatu nahi du. Modu horretan bere enpresa sortu nahi dutenen ekimenak babestu nahi ditu krisialdi ekonomikoari aurre egiteko.

Horretarako Nerbioi-Ibaizabal osatzen duten herrien artean programa abiatuko du. Aiaraldean Arakaldo, Orozko, Arrankudiaga-Zollo eta Urduña herriek parte hartuko dute. Udalen lana izango da herritarren artean informazioa zabaltzea eta izen emateak kudeatzea. Gero Foru Aldundiak kontratatuko enpresa batek hautaketa egingo du programara aurkeztu diren pertsonen artean.

Ekintzaileek hiru hilabeteko trebakuntza jasoko dute eta hilero 350 euro ordainduko dizkiete. Diru-laguntza hori beste batzuekin uztartu daiteke, gainera. Hori gutxi balitz, 5.000 euroko laguntza emango dio Aldundiak ekintzaileei enpresa berria irekitzen badute.

Nerbioi-Ibaizabalen 125 pertsonek parte hartu dezakete programan eta nahiz eta banaketa malgua izango den, printzipioz Urduñak 6 plaza izango ditu, Orozkok 4, Arrankudiaga-Zollok 3 eta Arakaldok 2.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide