Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera eta gure herrietara. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan bi herrik baieztatu dituzte emanaldiak: Amurrio eta Laudio.
Take Shelter
Laudion, larunbatean, apirilak 26, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 20:00tan, eskaintza beldurgarri eta hunkigarri bat: Take Shelter. Ohion, bere familiarekin, bizi den gizon xume batek begitazio apokaliptikoak jasaten hasten da. Txarrera doazen heinean zalantzan hasiko da. Ez du jakingo zer egin; familia bere begitazioetaz edo bere buruaz babestu. Istorio zirraragarri hau da, pasaden urtean, Mud filmarekin ezusteko arrakasta lortu zuen Jeff Nichols zuzendariaren aurreko lanaren oinarria; ekoizpenaren buru Michael Shannon eta Jessica Chastain aktoreak direlarik. Estatubatuar film independenteen kalitatearen adibide bikaina, bizitzaz eta gizakiaren beldurren inguruko hausnarketa hunkigarri batez gozatzeko aukera ezin hobea.
La Lego película
Amurrion, astero bezala, bi zinema eskaintza, baina asteburu honetan emanaldiak larunbatean hasi eta astelehenera arte luzatuko direlarik.
Alde batetik, larunbatean, apirilak 26, eta igandean, apirilak 27, arratsaldeko 17:30tan, ohi bezala Amurrioko Antzokian , etxeko txikiei zuzendutako pelikula bat: La Lego película. Lego arrunt bat den Emmet “Hautatuarekin” nahastu egingo dute, bere bizi baratua hankaz gora jarriz. Orain, superheroien laguntzarekin (Batman, Superman, Wonder Woman edota Green Lantern) mundua salbatzeko borroka amaigabe batean murgildu egin beharko da. LEGO jostailuen debuta zineman, aurrez bideojokoetatik ere arrakasta handiz pasatu ondoren. Haragi bola euria filmaren zuzendariak, Chris Miller eta Phil Lord, buru direla, honako filma honek etxeko txikien gozamena izango da... eta gurasoena ere.
12 años de esclavitud
Bestetik, Amurrion ere, baina larunbatean, apirilak 26, eta igandean, apirilak 27, arratsaldeko 19:30tan eta astelehenean, apirilak 28, 20:00tan, Amurrioko Antzokian ere, helduentzat zuzendutako emanaldia: 12 años de esclavitud. Aurtengo Urrezko Globoetan eta Oscar sarietan pelikula onena hautatuta izan den pelikula hau, gertaera errealetan oinarritutako istorio hunkigarri bat da; Solomon Northup-en bizitza. Gizon aske bat esklabo bilakatuta, bere familiatik urrunduta eta itxaropenik gabe. Estatu Batuen historiaren gertakari latzenetako baten kronika bikaina. Steve McQueen eta Brad Pitt dira proiektu honen buru, letra larriez idatzitako zinemaren eredu bikaina.
Astero bezala, zinemaren magiaz gozatzeko aukera bikainak gure eskualdean!
Fitxa teknikoak
Zuzendaria: Jeff Nichols
Gidoilaria: Jeff Nichols
Aktoreak: Michael Shannon, Jessica Chastain, Shea Whigham...
AEB, 2011. 121 minutu.
Zuzendaria: Phil Lord eta Christopher Miller
Gidoilaria: Phil Lord eta Christopher Miller
Aktoreak: Will Arnett, Elizabeth Banks, Alison Brie…
AEB, 2013 .95 minutu.
Zuzendaria: Steve McQueen
Gidoilaria:John Ridley, Solomon Northup (Eleberria)
Aktoreak: Chiwetel Ejiofor, Michael Fassbender, Lupita Nyong’o, Benedic Cumberbacht…
AEB, 2013. 135 minutu.