Erreportajea: Sanprudentzioak, Danborraden eta barraskiloen sasoia

Txabi Alvarado Bañares 2014ko api. 27a, 00:00

Bi dira apirilaren 28aren harira Aiaraldean hedatuak dauden ohiturak: sukaldariz jantzita danborra jotzen ateratzearena eta barraskiloak prestatzearena. Arabako patroia den Prudentzio Santua omentzeko egiten da, eta Aiara bezalako herrietan presentzia nabarmena du, jaiak ospatzen baitira bertan.

Ezin jakin zehazki zer urtetan hil zen Prudentzio. Bai, ordea, zein egunetan hil zen: apirilaren 28an. Horregatik ospatzen da Sanprudentzio egun horretan, bere omenez. Armentian -orain Gasteiz barruan dagoen herrixka batean jaio eta hazi omen zen Prudentzio, IV.

Bi dira apirilaren 28aren harira Aiaraldean hedatuak dauden ohiturak: sukaldariz jantzita danborra jotzen ateratzearena eta barraskiloak prestatzearena. Arabako patroia den Prudentzio Santua omentzeko egiten da, eta Aiara bezalako herrietan presentzia nabarmena du, jaiak ospatzen baitira bertan.

Ezin jakin zehazki zer urtetan hil zen Prudentzio. Bai, ordea, zein egunetan hil zen: apirilaren 28an. Horregatik ospatzen da San Prudentzio egun horretan, bere omenez. Armentian -orain Gasteiz barruan dagoen herrixka batean jaio eta hazi omen zen Prudentzio, IV. eta VI. mendeen artean kokatutako data zehaztu ezin batean. Eta VIII. mendetik aurrera Santu deitzen hasi zitzaion garaiko dokumentuetan, ustez hainbat mirari eta artatze magiko egin zituelako.

San Prudentzio eguna, baina, santu baten mirariekin baino bestelako elementuekin lotzen da gaur egun. Birekin, batik-bat: danborrekin eta barraskiloekin.

Danborrak
Apirilaren 28arekin identifikatzen den soinu bat egotekotan hori danbor hotsena da. Sukaldariz jantzi eta danborra jotzen aritzeko ohitura nahiko errotua dago Araban.
Danborrada, baina, ez da Araban soilik egiten den zerbait. Hor dago Donostiako danborrada, edota Espainiar estatuko beste desfileak (Aragoin edo Albaceten, esaterako).
Kutsu militarra duen ekintza da danborrada, baina leku bakoitzean arrazoi ezberdinengatik ateratzen dira burrunba egitera.

Aiaraldean, baina, nahiko tradizio berria da danborradarena. Erreferentziarik beteranoenetarikoa Aiarako Etxaurren Ikastolan topatu daiteke. Bertan danborrada duela
25 urtetik, gutxienez, antolatzen dute, Cristina Gonzalez ikastolako irakaslearen arabera. Lehen Lehen Hezkuntzako haurrekin soilik antolatzen zuten desfilea, baina
urteak aurrea joan ahala Haur Hezkuntzako umeak ere batzen hasi ziren. “Guztira? ia 100”, erantzun du Gonzalezek; “baina aurten gutxiago izango dira, San Prudentzio eguna zubiarekin batzen delako”.

Umeak gora behera, ekimenak eskola mailan arrakasta beti izan duela azpimarratu du irakasleak.

Emakumeen parte hartzea
Laudion, aldiz, danborradaren giroa galtzen ari da. Hala adierazi du Rakatapla elkarteko kide den Ekiotz Bilbaok. Rakatapla elkartea da desfilea antolatzeaz arduratzen dena. Rakataplak baino lehenago herriko gastronomi txokoek osatutako talde batek antolatzen zuen. Danborradarako materialik ez eta Donostia aldera joaten ziren daborrak eta antzeko tresneria alokatzera.

Txokoetan oinarritzen zen desfilea: gastronomi elkarte bakoitzak bere ikurrarekin desfilatzen zuen. Danborradan parte hartzeko aukera emakumeei eta, orohar, txokoetan
ez zegoen jendeari zabaltzearen auzia mahai gainean jarri zenean, txokoek uko egin zioten antolaketari.

Orduan hartu zuen Rakataplak herriko kaleak berriz danbor hotsekin betetzearen ardura; eta ekimena makaltzen ari dela dakien arren, Bilbaok argi dauka Rakataplakoen
asmoa “giroa berriz indartsu bilakatzea” dela. Hala, desfilean parte hartzea guztiz irekia dela azpimarratu du, eta horretarako elkartearekin kontaktuan jartzea baino
ez dela egin behar. “Orain badaude 3-4 lagun berri gurekin entseatzen. Euren kabuz etorri ziren, entsegu batera, izena non eman behar zen galdetzen”. Amurrion ere entsegu irekiak egiten dituzte danborrada prestatzeko. Asteazkenero izaten dira, 19:00etatik 20:00etara. Desfilea apirilaren 27an egingo da, Juan Urrutia Plazatik abiatuta. Ondoren, barraskilo dastaketa egongo da.

Eskualdeko desfilerik jendetsuena, baina, Laudio Ikastolak antolatzen duena da. Ehunka ikasle, ikasle ohi zein guraso elkartzen dira musika beraren erritmopean danborrak astintzeko.

Barraskiloak
Barraskiloak dira San Prudentzioko jaien bigarren elementu nagusia, baina hori ere ez omen da oso tradizio zaharra: Jose Miguel Baranbiaran apaiz eta antropologoak
1930ean idatzi zuenaren arabera garai hartan barraskiloak jatearen ohitura ez baitzegoen oraindik Euskal Herrian hedatua.

Baina Rakataplakoek danborrada antolatzen hasi ziren urte berean ekin zioten barraskiloen gastronomi lehiaketa egiteari, eta aurten dozena bat sukaldarik parte
hartuko dutela aurreikusten dute. Aiaraldeko beste herri batzuetan ere dastaketak egiten dituzte. Barraskilo jana, oro har, San Prudentzio egunari lotuta dago eskualdean.Aiarako jaien maskota den Prontxi barraskiloa da horren adibide.

Kofradiari Arabako domina
Danborrak eta barraskiloak ez dira izango datorren apirilaren 28ko protagonista bakarrak. Laudioko San Roke Kofradiak ere izango du bere lekua. Arabako Domina
emango baitio egun horretan Arabako Foru Aldundiak Kofradiari.

“Lau mendeetan zehar Arabako ohiturak mantentzen aritzeagatik” emango diote domina, Probintziako Jauregian egingo den ekitaldian. Javier de Andres diputatu nagusia
izan da Kofradiaren lana saritzea proposatu duena, eta Diputatuen Kontseiluan onartu da proposamena. Erabakiaren berri emateko zabaldu duten prentsa-oharrean azpimarratzen da Kofradia “bere tradizioei leial” mantendu dela urteetan zehar, eskualdeko “ikur” bilakatzeraino.

Barraskiloak egosi edo danborra jo, berbera da uniformea: apirilaren 28an ehunka aiaraldearrek jantziko dute amantala. Eta parte hartzera animatzen ez dena ere aterako da, kalean zer egosten ari den ikustera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide