Amurrioko Udalak, Gazte sailaren bitartez, umeentzako Jaldi Hadi egitaraua prestatu du Pazko-asterako.
Apirilaren 18, 19 eta 20an Gaztelekuan (Bañuetaibar 2) burutuko dira ekintzak, 22,23,24 eta 25ean Larrinaga kalean izango dira eta apirilaren 26an, azken eguna, Gaztelekuan. Eguraldi txarra egingo balu, ekintzak Frontoian izango lirateke eta ekintza guztiak dohainik dira.Modu berean, Gaztelekuak bere egitarau propioarekin jarraituko du egun hauetan zehar, irristatze tailerra egongo da, besteak beste.
Egitaraua:
Apirilak 18, ostirala , 18:00-20:00, maskara tailerra, Gaztelekuan
Apirilak 19, larunbata, 18:00-20:00, altxorraren bila, Gaztelekuan
Apirilak 20, igandea, 17:00-21:00, aktibitateak, Gaztelekuan
Apirilak 22, asteartea,17:00-19:00, puzgarria, papergaineko tailerra, pultsera eta giltzetakoak, txokolatezko bonboiak, Larrinaga kalean
Apirilak 23, asteazkena,17:00-19:00, puzgarria, pepa pig mozorro tailerra eta lepokoak buztinarekin, Larrinaga kalean
Apirilak 24, osteguna, 17:00-19:00, puzgarria, orriak markatzeko tailerra, gomaeva-ko tailerra, patinaje tailerra ,Larrinaga kalean
Apirilak 25, ostirala, 17:00-19:00, puzgarria, fantasiazko makilaje tailerra, talo tailerra, herri kirolak. Larrinaga kalean .19:30-20:00, Sorteoa eta ginkana, Gaztelekuan
Apirilak 26, 18:00-20:00, Hawaiar festa, Gaztelekuan