Asteburuko zinema eskaintza eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Lander Arteaga Egiluz 2014ko api. 11a, 12:01

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera eta gure herrietara. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan bi herrik baieztatu dituzte emanaldiak: Amurrio eta Laudio.

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera eta gure herrietara. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan bi herrik baieztatu dituzte emanaldiak: Amurrio eta Laudio.

Rush

Laudion, larunbatean, apirilak 12, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 20:00tan, azken Urrezko Globoetan drama onenaren eta aktore onenaren mailetan izendapenak lortu zituen ekoizpen interesgarri bat: Rush. Ron Howard zuzendariaren azken lan honek, Daniel Brühl eta Chris Hemsworth aktoreak ditu protagonistak, 70ko hamarkadan Formula 1 lasterketetan Nikki Lauda eta James Hunt pilotuk zuten lehiak protagonistak izanik. Bikain zuzendutako filma honek, F1-aren barrenetan murgilduko gaitu, hain ezberdinak ziren bi munduko txapeldun hauen arteko harremana eta borroken isla bikain batean bilakatuz.

No more Tour

Laudion ere, baina igandean, apirilak 13, Lanbide Heziketa Eskolan, ere, arratsaldeko 18:30tan euskal zinema ikusgai; No more Tour. Fermin Muguruza musikariaren azken dokumentala ikusgai, bere azken kontzertu bira protagonista delarik. Euskal zinemaz eta musikaz gozatzeko aukera bikaina... dohainik gainera!

Agosto

Zinema emanaldiak dituen bigarren herria Amurrio da. Igandean, apirilak 13, 19:30tan, eta astelehenean, apirilak 14an, 20:00tan, eta beti bezala Amurrioko Antzokian, Estatu Batuetan urte askotan zehar arrakastatsua izan zen antzerki baten zinemarako moldaketa ikusgai: Agosto. John Wells zuzendari lanetan, eta Meryl Streep eta Julia Roberts protagonista dituen filma honek, Estatu Batuetako familia baten barne arazoetan murgilduko gaitu, ama eta alaba batzuen arteko borrokan amaigabean. Aktore lanak zoragarriak dira guztiz, Oscar sarietan eta Urrezko Globoetan izendapenak lortu zituen ekoizpen gomendagarri honetan.

 

Astero bezala, zinemaren magiaz gozatzeko aukera bikainak gure eskualdean!

 

Fitxa teknikoak

 

Rush

Zuzendaria: Ron Howard

Gidoilaria: Peter Morgan

Aktoreak: Daniel Brühl, Chris Hemsworth, Olivia Wilde...

AEB, 2013. 123 minutu.

 

No More Tour

Zuzendaria: Daniel Gómez eta Fermin Muguruza

Gidoilaria: Daniel Gómez, Fermin Muguruza eta Lara Cano

Aktoreak: Fermin Muguruza, Xabier Solano, Amaia Apaolaza...

Euskal Herria, 2013. 103 minutu.

 

Agosto

Zuzendaria: John Wells

Gidoilaria: Tracy Letts

Aktoreak: Meryl Streep, Dermot Mulroney, Julia Roberts...

AEB, 2013. 121 minutu.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide