Aiarako Koadrilak aurrekontuak ditu dagoeneko

Erredakzioa 2014ko api. 8a, 08:40

Aiara Batuz, Okondo Bai, eta EAJren babesarekin onartu du Aiarako Koadrilak 2014ko aurrekontua. Laudioko Udaletxean egin zuten bilkura eskualdeko talde politikoek. Omnia, PSE-EE eta PP alderdiek aurka bozkatu zuten, kasu batzuetan gardentasun falta argudiatuz. Bildu, aldiz, abstenitu zen eta aurrekontuak prestatzeko denbora nahiko ez izatea salatu zuen.

Aiara Batuz, Okondo Bai, eta EAJren babesarekin onartu du Aiarako Koadrilak 2014ko aurrekontua. Laudioko Udaletxean egin zuten bilkura eskualdeko talde politikoek. Omnia, PSE-EE eta PP alderdiek aurka bozkatu zuten, kasu batzuetan gardentasun falta argudiatuz. Bildu, aldiz, abstenitu zen eta aurrekontuak prestatzeko denbora nahiko ez izatea salatu zuen.

Diru kopuruak

Koadrilak 2.918.747,13 euroko aurrekontua izango du aurten. Zati handiena -1.678.181,41 euro- ingurumen sailak erabiliko du, zaborraren kudeaketa baitagokio erakundeari Okondo, Laudion, Amurrion, Aiaran eta Artziniegan. Zentzu horretan, programa aitzindaria abiatuko du gai organikoa jasotzeko. Gainera, edukiontziei segurtasun ekipamendua jarriko diete, haizeak bota eta eraman ez ditzan. Bukatzeko, zarataren mapa prestatuko dute.

Gastu arruntak -hau da, langileak- 262.289, 06 euroko saila izango du, Euskarak 63.511,12 eurokoa, Fitxategi Aholkularitza zerbitzuak 32.538 eurokoa, Hirigintza Aholkularitzak 152.759,35 eurokoa eta Turismo Sustapenak -hau da, Aiaratur-, 74.203,57 eurokoa.

Sustapen ekonomikoaren esparrura 540.048,90 euro bideratuko dituzte Koadrilaren bitartez. Horrekin enplegu programa kudeatuko dute eta finantzazioaren aldetik, Lanbidek 390.000 euroko ekarpena egingo du eta gainontzekoa Koadrilak berak jarriko du. Gainera, Okondon eta Aiaran 4.000 euro izango dituzte tokiko ekoizleen jarduera bultzatzeko eta hori gauzatzeko eredua zehazteke dago oraindik.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide